Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2024ko maiatzaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2601

IRAGARKIA, Eibarko udalerrian (Gipuzkoa) uren aprobetxamendurako administrazio-emakidaren ebazpena argitaratzeko dena.

Espedientearen kodea: A-G-2023-0008.

Eskatzailea: Iturri Baztarra erabiltzeen elkartea.

Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 116. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz (30eko BOE), jakitera ematen da, denek jakin dezaten, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2024ko martxoaren 19ko ebazpenaren bidez, eta horretarako hasitako espedientearen ondorioz, Iturri Baztarra erabiltzeen elkarteari administrazio-baimena eman zaiola Eibarko udalerrian (Gipuzkoa), Gorosta auzoan dagoen Iturri-Baztarra iturburuko 1.077 m3 ur aprobetxatzeko urtean, etxeko erabilerarako, abeltzaintzarako eta ureztatzeko, 20 urterako eperako.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 3a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2023ko abenduaren 11koa).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala