104. zk., 2024ko maiatzaren 29a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (118 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
2593
IRAGARKIA, 150/2024 zenbakiko lan-autoetan Vitoria-Gasteizko Lan Arloko 4 zenbakiko Epaitegian agertu ahal izateko interesdunak epatzeko dena.
Vitoria-Gasteizko Lan Arloko 4 zenbakiko Epaitegiak, 150/2024 zenbakiko lan-autoetan, administrazio-espedientea bidaltzea eta epatzea erabaki du, Lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2022ko abenduaren 5eko Aginduan ezarritako hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko eskakizunaren aurka bideratutako prozeduran interesa duten pertsonei. Agindu horren bidez, EAEko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratudun langileak finkatu eta enplegatzeko salbuespenezko prozesuen oinarri orokorrak eta espezifikoak onartzen dira (2022ko abenduaren 30eko EHAA).
Interesdunak askotarikoak eta zehaztugabeak direla ikusita, argitalpen honen bidez dei egiten zaie Segurtasun Saileko lan-kontratuko langileen aldi baterako enplegua finkatzeko eta egonkortzeko salbuespenezko lehiaketa-prozesuan parte hartzeko interesa izan dezaketen guztiei.
Interesdunei jakinarazten zaie alderdi gisa agertu ahal izango dutela Vitoria-Gasteizko Lan Arloko 4 zenbakiko Epaitegian, 150/2024 zenbakiko lan-autoetan. Ikustaldia 2024ko irailaren 11n egingo da.
Horregatik, Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legearen 151. artikuluan eta azken xedapenetako laugarrenean ezarritakoaren arabera, eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluari lotuta, espediente horretan interesa duten pertsonak epatzen dira, Vitoria-Gasteizko Lan Arloko 4 zenbakiko Epaitegian ager daitezen, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 13a.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,
GOIATZ AIZPURU LIZARRALDE.