Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2024ko maiatzaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2589

IRAGARKIA, Ertzaintzako zuzendariak PF-3 erreferentzia-zenbakia duen espedientean emandako 2024ko apirilaren 29ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen honen bidez, baja ematen zaio Euskadiko Segurtasun Pribatuaren Erregistroan segurtasun pribatuko prestakuntza-zentro baten inskripzioari.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

1.– Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokezu Segurtasuneko sailburuordeari, edo ebazpena eman duenari, honako artikulu hauetan xedatutakoaren arabera: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 115. artikulua eta hurrengoak.

2.– Interesdunak eskuragarri dauka aipaturiko ebazpenaren testu osoa, Ertzaintzako Segurtasun Pribatuko Unitatean (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio – Bizkaia). Alabaina, bulego horretara bertaratu arren, ez dira etengo ezta oztopatuko ere aurreko paragrafoan azaltzen diren aurka egiteko edo erreklamazioa jartzeko epeak.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Erandio, 2024ko maiatzaren 13a.

Ertzaintzako zuzendaria,

VICTORIA DE JESÚS LANDA MOÑUX.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala