Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2024ko maiatzaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2583

EBAZPENA, 2024ko maiatzaren 17koa, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariarena, zeinaren bidez entzunaldiaren eta jendaurreko informazioaren izapidea egiten baitzaio udal-hondakinen eta antzekoen balorizazio energetikotik eratorritako zepak balorizatzeko jarduerei, ondoren bigarren mailako agregakin gisa erabiltzeko, aplikatu beharreko araubide juridikoa ezartzen duen dekretu-proiektuari.

Orduko Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2020ko maiatzaren 25eko Aginduaren bidez, etxeko hondakinen balorizazio energetikoaren ondoriozko zepak balorizatzeko jarduerei aplikatu beharreko araubide juridikoa ezartzen duen dekretu-proiektua egiteko prozedura hasteko agindua eman zen.

2022ko uztailaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 6/2022 Legea, ekainaren 30ekoa, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurarena. Lege horren Xedapen Iragankorrak hurrengoa arautzen du: «Lege hau indarrean jarri aurretik hasitako prozedurak lehengo araudiaren arabera izapidetuko dira amaitu arte».

Arauaren proiektua idatzi ondoren, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren 2024ko maiatzaren 16ko Aginduaren bidez, aldez aurreko onarpena eman zaio udal-hondakinen eta antzekoen balorizazio energetikoaren ondoriozko zepak balorizatzeko jarduerei aplikatu beharreko araubide juridikoa ezartzen duen dekretu-proiektuari, ondoren bigarren mailako agregakin gisa erabiltzeko.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluaren arabera, herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute; era berean, xedapenen izaerak hala eskatzen duenean, jendaurrean jarri beharko dira.

2020ko maiatzaren 25eko Aginduaren arabera, etxeko hondakinen balorizazio energetikoaren ondoriozko zepak balorizatzeko jarduerei aplikatu beharreko araubide juridikoa ezartzen duen dekretu-proiektua herritarrei entzuteko izapidearen mende jarriko da, eragindako herritarrak biltzen edo ordezkatzen dituzten eta xedapenaren xedearekin zuzeneko lotura duten erakunde eta elkarteen bitartez, arauaren izaera aintzat hartuta, uste baita hori dela bide egokia entzunaldi-izapidea egiteko. Era berean, dekretu-proiektua jendaurrean jarriko da.

Halaber, 2020ko maiatzaren 25eko Aginduak hurrengoa aurreikusten du: abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 9. artikuluaren arabera, beste administrazio publiko batzuei parte hartzeko eta kontsulta egiteko tramitea burutuko da. Aurreikusitako erregulazioak zuzenean eragin diezaiekeen Autonomia Erkidegoko eta Estatuko administrazioei proiektuaren testua bidaliko zaie, alegazioak egin ditzaten.

Azaldutako guztiagatik, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 7.h) artikuluak zuzendari-kargua duten pertsonei ematen dien eskuduntzari jarraikiz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Entzunaldiaren eta jendaurreko informazioaren izapidearen mende jartzea udal-hondakinen eta antzekoen balorizazio energetikoaren ondoriozko zepak balorizatzeko jarduerei, ondoren bigarren mailako agregakin gisa erabiltzeko, aplikatu beharreko araubide juridikoa ezartzen duen dekretu-proiektua, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena.– Aurreko atalean xedatutakoaren ondorioetarako eta alegazioak aurkezteko, udal-hondakinen eta antzekoen balorizazio energetikoaren ondoriozko zepak balorizatzeko jarduerei, ondoren bigarren mailako agregakin gisa erabiltzeko, aplikatu beharreko araubide juridikoa ezartzen duen dekretu-proiektuaren testua eskuragarri egongo da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hasiera/ eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren webgunean (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/ekonomiaren-garapen-jasangarritasun-ingurumen-saila/).

Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 17a.

Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendaria,

JAVIER AGIRRE ORCAJO.


Azterketa dokumentala