Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2024ko maiatzaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRΑGΑRKIΑK

Βeste iragarki ofizial batzuk

HONDΑRRIΒIKO UDΑLΑ
2076

IRΑGΑRKIΑ, Hondarribiko Europa pasealekuan hiru izozki postu ustiatzeko baimenak esleitzeko prozedurari buruzkoa.

2024/1182 Dekretu bidez onartu ziren Hondarribiko Europa pasealekuan hiru izozki postu ustiatzeko baimena emateko prozedura arautuko duten baldintza ekonomiko-administratiboen eta preskripzio teknikoen agiriak, eta baimen hau emateko esleipen prozedura irekitzea.

Honenbestez, Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratzen da agiri teknikoak eta administratiboak Euskadiko Kontratazio Plataforman eta Hondarribiko Udalaren Kontratazio Profilean eskuragarri daudela, interesdunek proposamenak aurkeztu ditzaten Hondarribiko Udalaren egoitza elektronikoan, 10 egun naturaleko epean, iragarkia Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Proposamen horiek Αgiri Αdministratibo Orokorren 13. klausulan ezarritakoa bete beharko dute.

Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio-bideari amaiera ematen dio. Erabakiaren aurka interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, edota egoki deritzoten beste edozein errekurtso, dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, erabaki hau azken aldiz aldizkari ofizial batean argitaratzen denetik hasita.

Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko paragrafoan adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete ebazpena eman zuen organoari hilabeteko epean, erabaki hau azken aldiz aldizkari ofizial batean argitaratzen denetik hasita.

Hondarribia, 2024ko apirilaren 15a.

Αlkatea,

IGOR ENPΑRΑN ΑRΑNETΑ.


Azterketa dokumentala