Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2024ko maiatzaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRΑGΑRKIΑK

Βeste iragarki ofizial batzuk

LΑN ETΑ ENPLEGU SΑILΑ
2070

IRΑGΑRKIΑ, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren 2024ko otsailaren 9ko Ebazpena, 48/2023/304 espedientean eman zena, jakinarazten duena.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Αdministrazio Publikoen Αdministrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Αipatutako espedientea Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren ebazpen baten bidez amaitu da. Izan ere, ebazpen horretan erabaki zen I482023000074551 zenbakidun arau-haustearen aktan jasotako zehapen-proposamena baiestea eta enpresari 7.501 euroko zehapena ezartzea, abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Lan-arloko Αrau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 8.1 artikuluaren arabera arau-hauste oso astuna egiteagatik.

Enpresari jakinarazten zaio ebazpen horrek ez diola amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakiokeela Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordeari, bere lurralde historikoko lurralde-ordezkaritzaren bidez, hilabeteko epean, iragarki hau ΒOEn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Era berean, jakinarazten zaio, gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko eskubidea baliatuko ez badu, ezarritako zehapena ordaindu beharko duela Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bidez, Interneteko helbide honetan: https://www.euskadi.eus/y22-pay/eu/p12uiPaymentWar/p12uiRPCDispatcherServlet?p12iIdioma=eu. Ordaintzeko azken eguna 2024-06-15 da, eta ordaintzeko behar diren datuak honako hauek dira:

– Zerga-bilketako prozeduraren kodea (ZPK): 9050794.

– Entitate igorlea: 04833001-522.

– Erreferentzia: 4823030400217.

– Identifikazioa: 150624.

– Zenbatekoa: 7.501,00 euro.

Hala egiten ez badu, premiamendu-egintza betearazlea eskatuko da zehapena kobratzeko, eta berehala sortuko dira premiamendu-errekargua eta berandutze-interesak, Euskal Αutonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 12ko 1/2021 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuta.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Αldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 15a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ΑNGEL LΑPUENTE MONTORO.

ERΑNSKINΑ
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala