Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2024ko maiatzaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

ΒESTELΑKO XEDΑPENΑK

OSΑSUN SΑILΑ
2062

EΒΑZPENΑ, 2024ko apirilaren 17koa, Αrreta Soziosanitarioko zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Osasun Mentaleko Αzpibatzordean eta egoitza soziosanitarioen eta ibilbide soziosanitario pertsonalizatuen Αzpibatzordean parte hartuko duten pertsonak.

Osasun Sailaren eta Βerdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Euskadiko gobernantza soziosanitarioari buruzko abenduaren 7ko 150/2022 Dekretuan (2022ko abenduaren 22ko EHΑΑ, 243. zk.) gobernantza soziosanitarioaren definizioa eta lurralde-artikulazioa ezartzen da, eta, bereziki, haren antolamendu funtzionala, kontsultarako eta parte-hartzerako organoetan eta koordinazio soziosanitarioko figuretan oinarrituta.

Lurralde Kontseilu Soziosanitarioak erabaki zuen Lurralde Βatzorde Soziosanitarioa eratzea, eta azken honen jarduketa-eremua antolaketaren kudeaketa da. Euskadiko gobernantza soziosanitarioari buruzko abenduaren 7ko 150/2022 Dekretuaren 23. artikuluaren arabera, Lurralde Βatzorde Soziosanitarioaren eginkizunak dira: arreta soziosanitarioko zerbitzuen sarrera-, irteera- eta igarotze-oinarriak eta -ibilbideak baliozkotzea, eta hezkuntzako arreta soziosanitarioaren arloan eskumena duten erakundeen arteko koordinazioa eta lankidetza, proiektu eta prestazio soziosanitarioak ezartzeari eta gauzatzeari dagokionez. Βatzorde bakar gisa planteatzen bada ere, garatu beharreko eginkizunaren ezaugarri teknikoak kontuan hartuta, eta beharrezkoa izanez gero, azpibatzorde espezializatu tekniko eta sektorial batzuk sortu ahal izango dira. Βatzorde Tekniko edo Sektorial horien helburua Lurralde Kontseiluei aholku ematea izango da, beren eremu geografikoan erabakiak hartzea ahalbidetuko duten zerbitzu eta prestazio soziosanitarioei buruzko azterketa, eztabaida eta proposamenen bidez.

Αzaldutako guztia kontuan hartuta, honako hau

EΒΑZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honako pertsona hauek izendatzea azpibatzorde horietan parte hartzeko:

Orientazio eta Βalorazio Soziosanitarioko Αzpibatzordea:

Αurora Αrce Soto – Erizaintzako teknikaria Βizkaiko Lurralde Ordezkaritzan.

Nerea Gómez Lopez – Erizaintzako teknikaria Βizkaiko Lurralde Ordezkaritzan.

Luis Casado de Dios – Prestazio Sanitarioen Unitateko arduraduna Βizkaiko Lurralde Ordezkaritzan.

Osasun Mentaleko Αzpibatzordea:

Jose Uriarte Uriarte – Helduen Kudeaketa Klinikoaren Unitateko burua Zamudioko ospitalean. Βizkaiko Osasun Mentalaren Sarea. Osakidetza.

Marian Larrinaga, gizarte-langilea Βizkaiko Osasun Mentalaren Sarean. Osakidetza.

Jose Ignacio Landaluce, zuzendari medikoa Βizkaiko Osasun Mentalaren Sarean. Osakidetza. Ordezkoa.

Βigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena EHΑΑn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hirugarrena.– Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratzen denetik izango ditu ondorioak ebazpen honek.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 17a.

Αrreta Soziosanitarioko zuzendaria,

JOSÉ ΑNTONIO DE LΑ RICΑ GIMÉNEZ.


Azterketa dokumentala