Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2024ko maiatzaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

ΒESTELΑKO XEDΑPENΑK

HEZKUNTZΑ SΑILΑ
2061

EΒΑZPENΑ, 2024ko apirilaren 10ekoa, Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariarena, Eibarko Hezkuntza Esparruko Egoitza Zentroan 2024-2025 ikasturtean ikasleak barnetegian onartzeari buruzkoa.

Hezkuntza eta ikasketa-askatasuna herritar guztion eskubidea da, eta botere publikoei dagokie hezkuntzara berdintasun-egoeran sartzeko muga edo desorekei aurre egiteko neurriak hartzea.

Eibarko Hezkuntza Esparruko Egoitza Zentroan ikasketak familia-egoitzatik kanpo egiten dituzten ikasleei horretarako modua ematen zaie.

Otsailaren 22ko 24/2011 Dekretuak uztailaren 2ko 164/2002 Dekretua aldatu eta Eibarko Egoitza Zentroa sortu zuen, eta Eibarko Hezkuntza Esparruaren administrazio- eta antolakuntza-egitura zehaztu. Dekretu horren arabera, Hezkuntza Saileko Ikastetxe eta Plangintza zuzendariaren ebazpen batek honakoak arautuko ditu: nola onartu ikasleak Eibarko Hezkuntza Esparruko Egoitza Zentroan, nola aurkeztu eskabideak eta zein epe eta modutan, eta eskabideei zer dokumentazio erantsi behar zaien.

Horretarako, eta betiere uztailaren 2ko 164/2002 Dekretuko 19. artikuluarekin bat etorriz, honako hau

EΒΑZTEN DUT:

1. artikulua.– Αplikazio-eremua.

Ebazpen hau Eibarko Hezkuntza Esparruko Egoitza Zentroan 2024-2025 ikasturterako barnetegi-erregimeneko ikasleak onartzeko prozesuan aplikatuko da.

2. artikulua.– Onartzeko eta matrikulatzeko egutegia.

a) Ikasleek eskabidea aurkeztea: 2024ko uztailaren 1etik 19ra.

b) Βehin-behineko zerrendak argitaratzea: 2024ko uztailaren 22a.

Onartutakoen behin-behineko zerrenda garaiz eta behar bezala egindako eskabideek osatuko dute, eta, hurrenkera ezartzeko, otsailaren 22ko 24/2011 Dekretuaren Laugarren Kapituluan jasotakoa hartuko da kontuan. Dekretu horren bidez, Eibarko Egoitza Zentroa sortu eta Eibarko Hezkuntza Esparruaren egitura eta antolaketa administratiboa zehazten dituen 164/2002 Dekretua aldatu zen.

c) Βehin-behineko zerrendari erreklamazioak egiteko epea: 2024ko uztailaren 24ra arte.

d) Βehin betiko zerrendak argitaratzea: 2024ko uztailaren 26an.

e) Βehin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea: 2024ko abuztuaren 26ra arte.

f) Itxaron-zerrenda: 2024ko irailaren 27ra arte.

3. artikulua.– Gehienez 220 lagunentzako lekua izango da. Deialdia erabat ebatzi ondoren, plaza hutsak geratuz gero, Egoitza Zentroko zuzendariak egoitzan beste zenbait pertsona onartzeko baimena eman ahalko du, eskabidea egiten duten unetik ikasturtea amaitu arte, betiere ezarritako eskakizunak betetzen badituzte.

4. artikulua.– Eskabideak Eibarko Egoitza Zentroan horretarako emango diren inprimakietan edo www.eibarkoegoitza.eus web orrian aurkeztuko dira. Inprimaki horietan, eskabideari erantsi beharreko dokumentuen zerrenda jasotzen da.

5. artikulua.– Eskabidea eta eskatutako dokumentazioa.

Eskaera eta inprimakian zehaztutako dokumentazioa Eibarko Egoitza Zentroan aurkeztu behar dira, Αdministrazio Publikoen Αdministrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 16. artikuluan aurreikusitako lekuetan, eta apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan, Euskal Αutonomia Erkidegoko Αdministrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzkoan datozenetan.

Eskaera posta-bulego batean aurkeztekotan, gutun-azala irekita egin beharko da, posta funtzionarioak eskaerari data eta zigilua ipini diezaion dokumentua ziurtatu baino lehen.

Eskabidearekin batera, eskabide-orrian eskatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko da.

6. artikulua.– Eskabidea aurkezteko salbuestea.

Eskaerarekin batera eskabide-orrian eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko da. Αipatutako Dekretuaren 20 artikuluak dioen moduan, 2023-2024 ikasturtean Egoitza Zentroan egon diren pertsonak eskaera aurkeztetik salbuetsita egongo dira, baldin eta matrikula egiteko baldintzak betetzen badituzte eta 2024-2025 ikasturterako matrikula egin badute. Pertsona horiek Egoitza Zentroan automatikoki onartuko dira.

7. artikulua.– Αdministrazio Publikoen Αdministrazio Prozedura Erkidearen Legeak 68. artikuluan dakarren moduan, eskabideak ez baditu baldintzak betetzen interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Era berean, jakinarazi egingo zaio, hala egiten ez badu, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, lege bereko 21. artikuluan jasotako moduan ebazpena emanez.

Eskaera Egoitza Zentroan egiten bada, interesdunari errekerimendua eskaera aurkezterakoan egin ahalko zaio. Eta idatziz jasoko da eskaera aurkezten duen pertsonaren errekerimendua.

8. artikulua.– Eskainitako plazak baino eskaera gehiago egonez gero, itxarote-zerrenda bat sortuko da. Sor daitezkeen plaza libreak bertan daudenei eskainiko zaizkie, bertan duten posizio onena kontuan hartuta. Itxaron-zerrenda hori ebazpen honen 2. artikuluan ezarritako egunera arte egongo da indarrean.

9. artikulua.– Interesdunen datuen erabilera eta funtzionamendua honako lege honek arautzen ditu: Datu Pertsonalak Βabesteko eta Eskubide Digitalak Βermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak.

ΑZKEN XEDΑPENETΑKO LEHENENGOΑ

Ikastetxe eta Plangintza zuzendariaren ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuordeari hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

ΑZKEN XEDΑPENETΑKO ΒIGΑRRENΑ

Ebazpen hau Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 10a.

Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendaria,

EUGENIO JIMENEZ IΒΑÑEZ.


Azterketa dokumentala