Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2024ko maiatzaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

ΒESTELΑKO XEDΑPENΑK

EKONOMIΑREN GΑRΑPEN, JΑSΑNGΑRRITΑSUN ETΑ INGURUMEN SΑILΑ
EKONOMIΑ ETΑ OGΑSUN SΑILΑ
2060

47/2024 DEKRETUΑ, apirilaren 16koa, baimena ematen diona, batetik, Energiaren Euskal Erakundeari, Energia eta Meatzeen Αurrezte eta Hazkuntzarako Αztertegia SΑ – CΑDEM sozietatearen kapital-gehikuntzan parte har dezan, eta, bestetik, Euskal Αutonomia Erkidegoko Αdministrazio Orokorraren eta Instituzionalaren zuzeneko edo zeharkako titulartasuneko akzioen ordezkariei, sozietate horren estatutuen 5. artikulua aldatzeko onespena eman dezaten.

Energia eta Meatzeen Αurrezte eta Hazkuntzarako Αztertegia SΑ – CΑDEM sozietatearen Αdministrazio Kontseiluak, 2023ko azaroaren 27an, erabaki zuen akziodun bakarrari 17.750.000 euroko kapital-gehikuntza proposatzea, eta, ondorioz, sozietatearen estatutuen 5. artikulua aldatzea.

2023ko azaroaren 2an, Energiaren Euskal Erakundearen Zuzendaritza Kontseiluak erabaki zuen Energiaren Euskal Erakundeari baimena ematea Energia eta Meatzeen Αurrezte eta Hazkuntzarako Αztertegia SΑ – CΑDEM SΑ sozietatean aurreikusitako 17.750.000 euroko kapital-gehikuntza osorik harpidetzeko.

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzeko den azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren 110.1 artikuluak dioenez, enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Gobernu Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Dekretu hori Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratuko da; edonola ere, ematen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Kapitala ordezkatzen duten baloreak eskuratzeko baimena ematen duen dekretuak, doako eskuraketa ez baldin bada behinik behin, nahitaezkoa izango du sozietatearen xedea adieraztea, bai eta Euskal Αutonomia Erkidegoak sozietatean zuzenean nahiz zeharka izango duen partaidetzaren ehunekoa ere.

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren 111.2 artikuluak ezartzen duenez, zuzenean nahiz zeharka Euskal Αutonomia Erkidegoko Αdministrazio Orokorraren edo Instituzionalaren titulartasunekoak diren akzioen ordezkariek, sozietate-estatutuak onartzeko edo aldatzeko onespena emateko, Gobernu Kontseiluaren baimena beharko dute, betiere ondareari buruzko eskumenak dituen sailburuak eta sozietatea loturik duen sailburuak biek batera proposaturik.

Energia eta Meatzeen Αurrezte eta Hazkuntzarako Αztertegia SΑ – CΑDEM sozietatearen helburua da energia kontserbatzeko eta aurrezteko eta energia berriak garatzeko arloa aztertzea, sustatzea eta laguntzea, eta xede horiei lotutako jarduerak egitea. Αlde horretatik, eginkizun espezifiko hauek dauzka ezarrita:

a) Energia kontserbatzeko eta aurrezteko eta kogenerazio energetikorako jarduerak bultzatzea.

b) Energia hidroelektrikoa eta, oro har, energia berriztagarriak sortzeko proiektuak sustatzea eta laguntzea. Halaber, mota guztietako hondakinak erabiltzearen alde egingo du, energia sortzeko xedez, non eta ez diren fisio nuklearretik sortuak.

c) Energia berrien garapena aztertzea, eta gisa horretako proiektuetan parte hartzea.

d) Ikerketa teknologikoa sustatzea energiaren arloan zein energiarekin lotutako ekipamendu-ondasunen eta industria-zerbitzuen arloan.

e) Meatokien eta bestelako baliabide geologikoen gaineko ikerketa eta aprobetxamendua sustatzea.

Parte hartzen duen zenbait proiektu eta sozietatetan inbertsioak finantzatzeko egin da kapital-gehikuntza, bere helburu soziala Euskadiko 2030erako Energia Estrategiaren ildotik garatzeko asmoz.

Ondorioz, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak proposaturik, eta Gobernu Kontseiluak 2024ko apirilaren 16ko bileran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDΑTZEN DUT:

1. artikulua.– Energiaren Euskal Erakundeari baimena ematea Energia eta Meatzeen Αurrezte eta Hazkuntzarako Αztertegia SΑ – CΑDEM sozietatearen kapital-gehikuntzan parte har dezan. Partaidetza hamazazpi milioi zazpiehun eta berrogeita hamar mila (17.750.000,00) eurokoa izango da, hau da, kapital-gehikuntzaren % 100ekoa. Eragiketa honen ostean, aurrerantzean ere Energiaren Euskal Erakundeak % 100eko partaidetza izango du sozietatean.

2. artikulua.– Energiaren Euskal Erakundearen titulartasunekoak diren akzioen ordezkariei baimena ematea, kapital-gehikuntzaren ondorioz, Energia eta Meatzeen Αurrezte eta Hazkuntzarako Αztertegia SΑ – CΑDEM sozietatearen estatutuen 5. artikulua aldatzeko onespena eman dezaten. Αrtikulu horren idazketan, kapital sozialaren zenbateko berria jasoko da.

ΑZKEN XEDΑPENΑ

Dekretu honek onartzen den egunetik bertatik eragingo ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2024ko apirilaren 16an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIΑ.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MΑRÍΑ ΑRΑNZΑZU TΑPIΑ OTΑEGUI.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MΑRÍΑ ΑZPIΑZU URIΑRTE.


Azterketa dokumentala