Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2023ko abenduaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5488

IRAGARKIA, 302/2023 prozedura laburtuaren bidez izapidetutako administrazioarekiko auzi errekurtsoan interesatuak izan daitezkeenak epatu eta Administrazioarekiko Auzien Bilboko 5 Epaitegian ager daitezen.

Administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri da UPV/EHUko gerentearen ebazpenaren kontra. Ebazpen horren bidez onartzen da egonkortzeko salbuespenezko prozeduraren bidez lan kontratudun langile finko gisa sartzeko onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda, 2019ko, 2020ko, 2021eko eta 2022ko lan eskaintza publikoei dagokiena. Aipatutako errekurtsoa Administrazioarekiko Auzien Bilboko 5. Epaitegian ari dira izapidetzen 302/2023 prozedura laburtuaren bidez.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan dioena betetzeko, epatu egiten dira interesatu izan daitezkeen hirugarren pertsonak, eta aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela jakinarazten zaie. Bederatzi egun izango dituzte horretarako, iragarki hau Estatuko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Aipatutako errekurtsoa hainbat pertsonari zuzendutako egintza denez, iragarki hau argitaratzen da, bat etorrita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak xedatutakoarekin 45. artikuluan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita izango ditu ondorioak.

Leioa, 2023ko azaroaren 15a.

UPV/EHUko idazkari nagusia,

AITOR ZURIMENDI ISLA.


Azterketa dokumentala