Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2023ko abenduaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5474

EBAZPENA, 2023ko azaroaren 29koa, Kulturako sailburuordearena, 2023. eta 2024. urteetan euskal kultura-ondare immateriala babesteko lanak egiteko dirulaguntzak emateko dena.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko ekainaren 28ko Aginduaren bidez (ekainaren 4ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 168. zk.), 2023. eta 2024. urteetan euskal kultura-ondare immateriala babesteko ikerketa-lanak egiteko dirulaguntzen deialdia arautzen da.

Eskabideak aztertu ondoren, eta deialdiaren 15. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Balorazio Batzordeak, 2023ko azaroaren 6an egindako bileran, dirulaguntzak emateko proposamena egin zuen.

Horregatik guztiagatik, Balorazio Batzordeak egindako proposamena ikusita, eta aipatutako Aginduaren 17. artikuluarekin eta aplikazio orokorreko gainerako xedapenekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean zerrendatzen diren eskatzaileei dirulaguntzak ematea, zehazten diren zenbatekoekin.

Bigarrena.– Eskatutako dirulaguntza ukatzea ebazpen honen II. eranskinean ageri diren pertsonei, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Hirugarrena.– III. eranskinean zehaztutako eskabideak ez onartzea, bertan azaldutako arrazoiengatik.

Laugarrena.– Proposatutako onuradunek agindu arautzailean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eremuan oro har indarrean dauden gainerako baldintza guztiak ere.

Bosgarrena.– Diruz lagundutako proiektuek 2023ko ekitaldian hasita egon beharko dute. Amaitzeko epearen azken eguna 2024ko urriaren 4a izango da, eta ezin izango da gauzatzeko epea data horietatik aurrera atzeratu edo luzatu.

Seigarrena.– Dirulaguntza arautzen duen Aginduaren 20. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, honela ordainduko da dirulaguntza:

a) Lehenengo ordainketan dirulaguntzaren % 50 ordainduko da, dirulaguntza ematen den unean, berariaz uko egiten ez bazaio.

b) Gainerako % 50a gastua justifikatu ondoren ordainduko da, dirulaguntzaren indarraldia amaitu eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren.

Zazpigarrena.– Emandako dirulaguntzak Aginduaren 21. eta 22. artikuluetan xedatutakoaren arabera justifikatu eta likidatuko dira. Nolanahi ere, justifikazio-agiriak aurkezteko azken eguna 2024ko urriaren 31 da, egun hori barne.

Zortzigarrena.– Ebazpen hau pertsona eta erakunde interesdunei jakinaraztea.

Bederatzigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jende guztiak horren berri izan dezan, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 49.2 artikuluaren arabera.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari hilabeteko epean, pertsona eta erakunde interesdunek ebazpen honen jakinarazpena jaso edo Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 29a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala