Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2023ko abenduaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5473

EBAZPENA, 2023ko azaroaren 23koa, Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendariarena, zeinaren bidez Giza Eskubideen 2023ko «René Cassin» saria ematen baita.

Urriaren 16ko 427/2013 Dekretuaren bidez (2013ko urriaren 24ko EHAA), Giza Eskubideen «René Cassin» saria arautzen da.

Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren zuzendariaren 2023ko uztailaren 12ko Ebazpenaren bidez (2023ko uztailaren 28ko EHAA, 143. zk.), eta 2023ko urriaren 4ko Ebazpenaren bidez aldatu zen, (EHAA, 203. zk., 2023ko urriaren 24koa), Giza Eskubideen «René Cassin» sariaren deialdia egin zen.

Ebazpenaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera osatutako epaimahaiak, eta urriaren 16ko 427/2013 Dekretuaren 7. artikuluan ezarritako esleipen-irizpideei jarraituz, gaiari buruz eztabaidatu ondoren, epaitza arrazoitua eman eta ebazpen-proposamena egin zuen.

Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Saria ematea.

Giza Eskubideen «René Cassin» saria ematea Heriotza Zigorraren Aurkako Nazioarteko Batzordeari, munduko herrialde eta eskualde guztietan heriotza-zigorra indargabetzearen alde egindako borroka nekaezinagatik.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 23a.

Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendaria,

NOEMI OSTOLAZA ARCAUZ.


Azterketa dokumentala