Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2023ko abenduaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
5470

EBAZPENA, 2023ko azaroaren 24koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita honako deialdi honetako onuradun diren erakundeen zerrenda: enplegu-zentro berezietako lanbide-jarduerari laguntzeko unitateak finantzatzeko dirulaguntzen 2022ko deialdia.

Dirulaguntza publikoak ematean publikotasun-printzipioa bete beharra dago. Hori dela eta, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da onuradunen zerrenda, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluak xedatutakoaren arabera.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea enplegu-zentro berezietako lanbide-jarduerari laguntzeko unitateak finantzatzeko laguntzen 2022ko ekitaldiko deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda. Dirulaguntza horien deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2022ko martxoaren 23ko bileran (2022ko martxoaren 31ko EHAA, 65. zk.). Onuradunen zerrendarekin batera, onuradun bakoitzari emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazten da (ebazpen honen eranskina).

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 24a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

FRANCISCO PEDRAZA MORENO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala