231. zk., 2023ko abenduaren 4a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (118 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5418
IRAGARKIA, zeinaren bidez interesdunak epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian bideratutako 276/2023 prozedura laburtuan.
Funtzio Publikoko zuzendariak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
276/2023 prozedura laburtua: Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, 2022ko azaroaren 17ko Aginduaren aurka aurkeztutako errekurtsoa ezestearen aurkakoa. Agindu horren bidez, enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuak egiteko deialdia egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuak betetzeko.
Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretan interesa dutenei dei egiten zaie bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 2a.
Funtzio Publikoko zuzendaria,
JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.