231. zk., 2023ko abenduaren 4a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (115 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
5415
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 310/2023 prozedura laburtuan interesa dutenak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
310/2023 prozedura laburtua: prozedura horrek 2023ko ekainaren 29ko Ebazpenak deitutako hautaketa-prozedurarako hautagai batek aurkeztu du. Ebazpen horren bidez, Euskadiko Udaltzaingoen Kidegoetako Oinarrizko Eskalako Agente Lehena kategoriara igotzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egin zen.
Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2023ko azaroaren 20a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.