Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2023ko abenduaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
5403

EBAZPENA, 2023ko azaroaren 16koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Euskadiko Udaltzaingoen Kidegoetako Oinarrizko Eskalako Agente Lehena kategoriara igotzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egiten duen 2023ko ekainaren 29ko Ebazpenean jasotako akatsak zuzentzeko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluak ezartzen duenez, argitalpenean egiten diren osaerari lotutako akatsak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz edo organo edo erakunde interesdunak eskatuta, baldin eta akats horien edukia aldatzen bada edo zalantzak sortzen badira. Eta b) letraren arabera, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak eskatuta, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Era horretako akatsak antzeman dira Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2023ko ekainaren 29ko Ebazpenean (2023ko uztailaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 144. zk.). Ebazpen horren bidez, Euskadiko Udaltzaingoen Kidegoetako Oinarrizko Eskalako Agente Lehena kategoriara igotzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egiten da. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da ondoren:

2023/3696 (26/11) orrialdean, hamargarren oinarrian, 2. paragrafoan:

Honela dio:

2.– Euskararen ezagutza merezimendu gisa baloratuko da baldintza ez diren lanpostuetarako eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, eta gehienez 25 puntu emango zaizkie egiaztatuta dutenei, edo aitortu edo parekatu zaienei, betiere azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuan (euskararen ezagutza egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetzak finkatu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzekoa –2010eko azaroaren 15eko EHAA, 219. zk.–) eta apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuan (euskaraz egindako ikasketa ofizialak aitortzekoa eta euskarazko hizkuntza-titulu eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuestekoa) ezarritakoarekin bat etorriz, honako baremo honen arabera:

– B1 hizkuntza-eskakizuna: 10 puntu.

– B2 hizkuntza-eskakizuna: 20 puntu.

– C1 hizkuntza-eskakizuna: 25 puntu.

Hau esan behar du:

2.– Euskararen ezagutza merezimendu gisa baloratuko da baldintza ez diren lanpostuetarako eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, eta gehienez 25 puntu emango zaizkie egiaztatuta dutenei, edo aitortu edo parekatu zaienei, betiere azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuan (euskararen ezagutza egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetzak finkatu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzekoa –2010eko azaroaren 15eko EHAA, 219. zk.–) eta apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuan (euskaraz egindako ikasketa ofizialak aitortzekoa eta euskarazko hizkuntza-titulu eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuestekoa) ezarritakoarekin bat etorriz, honako baremo honen arabera:

– 1. HE: 14 puntu.

– 2. HE: 20 puntu.

– 3. HE: 30 puntu.

2023/3696 (26/18) orrialdean, I. eranskinean:

Honela dio:

I. eranskina

Deitutako plazak

(Ikus .PDF)

Hau esan behar du:

I. eranskina

Deitutako plazak

(Ikus .PDF)

Arkauti, 2023ko azaroaren 16a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.


Azterketa dokumentala