231. zk., 2023ko abenduaren 4a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5402
355/2023 EBAZPENA, azaroaren 17koa, Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Maria Aranzazu Urcelay Echeverria andrea Ama-haurrentzako Eremuko Gainbegirale kargutik kendu egin den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuan, erretiroagatik.
7/1995 Ebazpenaren bidez, Maria Aranzazu Urcelay Echeverria andrea Ama-haurrentzako Eremuko Gainbegirale izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Maria Aranzazu Urcelay Echeverria andrea Ama-haurrentzako Eremuko Gainbegirale kargutik kentzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuan; erretiroagatik, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek egun horretako lanaldia bukatutakoan izango ditu ondorioak: 2023ko abenduaren 30a.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzari Ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Zumarraga, 2023ko azaroaren 17a.
Goierri-Urola Garaiko ESIko zuzendari-gerentea,
LAURA AGUIRRE ALBERDI.