Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2023ko ekainaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2606

IRAGARKIA, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2023ko maiatzaren 25eko Ebazpenari buruzkoa, zeinaren bidez indarrik gabe uzten den 2023ko urtarrilaren 12ko Ebazpena. Ebazpen horren bidez, hasiera batean onetsi zen eta jendaurrean jarri zen «Oria ibaiaren uholdeen aurka babesteko proiektua, Tolosan».

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2023-01-12ko Ebazpenaren bidez, hasierako onarpena eman zitzaion «Oria ibaiaren uholdeen aurka babesteko proiektua, Tolosan».

2023-01-25ean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragarki bat argitaratu zen, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitzen «Oria ibaiaren uholdeen aurka babesteko proiektua, Tolosan», hogeita hamar (30) egun balioduneko epean, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko.

Horretarako emandako epean egiaztatu zen Tolosako udalerriko biztanleek uko egin ziotela Zubiberri zubia ordezkatzeari, horixe baita proiektuan jasotako jarduketa nagusia.

Ondorioz, 2023-03-25ean, Tolosako alkateak zuzendari nagusiari eskatu zion azter zezatela zubi berriaren proiektuaren diseinu berri bat, hasieran proiektatutako proiektuaren onura hidraulikoak nabarmen galdu gabe, biztanleriak integratuta dagoen hiri-paisaiarekin bat datorrela eta egungo zubiaren antzekoa dela ikusteko modukoa.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2023-05-25eko Ebazpenaren bidez, indarrik gabe utzi da Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2023-01-12ko Ebazpena. Ebazpen horren bidez, hasiera batean onartu zen «Oria ibaiaren uholdeen aurka babesteko proiektua, Tolosan».

Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legeak 6.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 26a.

Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia,

ANTONIO AIZ SALAZAR.


Azterketa dokumentala