Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2023ko ekainaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2601

EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 18koa, Lanbide Heziketako sailburuordearena, zeinen bidez esleitzen baitira Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 27ko aginduan deitutako dirulaguntzak, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluan ordezkaritza duten gizarte-eragileek 2023ko ekitaldian konpetentzia profesionalak ebaluatu eta egiaztatzeko prozedurak sustatu eta bultzatzeko jarduerak gara ditzaten beren jarduera-eremuan.

2023ko urtarrilaren 11n Hezkuntza sailburuaren agindua argitaratu zen. Haren bidez, dirulaguntzak deitu ziren Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluan ordezkaritza duten gizarte-eragileek 2023 ekitaldian konpetentzia profesionalak ebaluatu eta egiaztatzeko prozedurak sustatu eta bultzatzeko jarduerak gara ditzaten beren jarduera-eremuan.

Aginduaren xedea da Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluan ordezkaritza duten enpresa-erakundeei eta sindikatuei dirulaguntzak emateko deialdia egitea, beren jarduera-eremuan konpetentzia profesionalak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedurekin zerikusia duten jarduera sustatzaileak eta eragileak garatzeko, baita horiek behar bezala gauzatzeko behar diren koordinazio- eta kudeaketa-lanak egiteko ere.

Deialdi honen bidez iragartzen diren dirulaguntzen zenbatekoa laurehun eta hirurogeita zortzi mila (468.000,00) eurokoa da.

Zenbatekoari eta emateko prozedurari buruzko 12.1 artikuluak ezartzen du dirulaguntzak emateko lehia bidezko konkurrentzia-prozedura izango dela. Horretarako, aurkeztutako eskabide guztiak elkarrekin alderatuko dira, baina betiere 13. artikuluan ezarritako balorazio-irizpideak kontuan harturik, 1etik 10erako puntuazioarekin.

Laguntzak esleitzeko muga 12. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezarritakoa izango da, eskura dagoen kreditua agortu arte; eta gutxienez 5 puntu lortu eta aipatutako irizpideak ezarriz baloraziorik hoberena lortu dutenei emango zaizkie. Dena dela, kreditu nahikoa dagoen bitartean, 5 puntu edo gehiago lortzen dituzten eskari guztiek pertsona bat kontratatzeko/esleitzeko kostuak ordaintzeko laguntza lortuko dute, eta bigarren eta hirugarren pertsona kontratatzeko/esleitzeko dirulaguntzarako lehiatzeko arauak ezarriko dira.

Era berean, aginduaren 12.2 artikuluak ezartzen duenez, diruz lagundu daitezkeen jardueretarako berariaz kontratatutako edo esklusiboki esleitutako pertsona bakoitzeko dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa kontratatzeko/esleitzeko aurreikusitako dataren eta jarduerak amaitzeko eskabidean aurreikusi eta adierazitako dataren (II. eranskina) arabera finkatuko da. Erakunde onuradun bakoitzak diruz lagundu daitezkeen hiru pertsonen gastuen zenbatekoa jaso ahal izango du eta esklusibotasunez kontratatutako/esleitutako pertsona bakoitzeko dirulaguntza ezingo da izan urteko 52.000 euroren zenbateko proportzionala baino handiagoa.

11. artikuluaren arabera, balorazio-batzorde batek baloratuko ditu eskabideak, aginduaren 13. artikuluan ezarritako irizpideen arabera. Plangintza eta Antolaketako zuzendaria izango da presidentea, eta honako hauek osatuko dute: Lanbide Heziketako Zerbitzuaren arduradunak, lurralde-ordezkaritza bakoitzeko teknikari batek eta Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzako teknikari batek. Azken horrek idazkari-lanak egingo ditu, eta hitza izango du, baina botorik ez.

2023ko martxoaren 9an, Lanbide Heziketako sailburuordearen 2023ko otsailaren 27ko ebazpena argitaratu zen EHAAn, zeinaren bidez aldatzen baita Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluan ordezkaritza duten gizarte-eragileek, beren jarduera-eremuan, 2023ko ekitaldian konpetentzia profesionalak ebaluatu eta egiaztatzeko prozedura sustatu eta bultzatzeko jarduerak gara ditzaten dirulaguntzak emateko Balorazio Batzordearen osaera.

Aurkeztutako eskabideak ebaluatu ondoren, Balorazio Batzordeak behin-behineko ebazpen-proposamena egin zuen, 2023ko martxoaren 15ean egindako bileraren aktaren I. eranskinean behar bezala arrazoituta eta laburtuta. Proposamen hori bitarteko elektronikoen bidez jakinarazi zitzaien onuradunei 2023ko apirilaren 4an, eta, era berean, 10 egun naturaleko epea eman zitzaien, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, egokitzat jotzen zituzten alegazioak aurkezteko.

Behin jakinarazpena eginda eta alegaziorik aurkeztu ez zenez, Balorazio Batzordeak prozeduraren ebazpen-proposamena egin eta Plangintza eta Antolaketako zuzendariak, organo instrukzio-egile gisa, Lanbide Heziketako sailburuordeari helarazi zion, 2023ko apirilaren 18ko aktan jasota dagoen modura.

Proposamena Lanbide Heziketako sailburuordeari helarazi ondotik, eta aginduaren 14. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, sailburuorde horri berari dagokio aurkeztutako eskabideei buruzko ebazpenak ematea eta erakunde interesdunei jakinaraztea; horretarako epea, gehienez, sei hilabetekoa delarik, deialdia argitaratu eta biharamunetik hasita.

Adierazitakoagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluan ordezkaritza duten gizarte-eragileek, beren jarduera-eremuan, konpetentzia profesionalak ebaluatu eta egiaztatzeko prozedurak sustatu eta bultzatzeko jarduerak gara ditzaten dirulaguntzak ematea I. eranskinean zerrendatzen diren entitate onuradunei, betiere Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 27ko aginduaren 13. artikuluan ezarritako balorazio-irizpideei eta 12. artikuluan ezarritako mugari jarraikiz, Balorazio Batzordeak proposatuta, eta eranskin horretan erakunde bakoitzarentzat zehazten den zenbatekoarekin.

2. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, herritar oro jakitun egon dadin.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Gainerako baldintzetarako, kontuan hartuko da Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 27ko aginduan xedatutakoa.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau ikastetxeei jakinarazten zaien egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 18a.

Lanbide Heziketako sailburuordea,

JORGE ARÉVALO TURRILLAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala