104. zk., 2023ko ekainaren 2a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (132 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
2600
AGINDUA, 2023ko maiatzaren 19koa, Hezkuntzako sailburuarena, Urretxuko (Gipuzkoa) «Urretxu-Zumarraga Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Urretxuko (Gipuzkoa) «Urretxu-Zumarraga Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren entitate titularrak abiarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez Haur eta Lehen Hezkuntzako, Batxilergoko eta Zereginen Gelako hamabi unitate gutxitzeko baimena eskatzen duen.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek izan dira kontuan: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); 131/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa (martxoaren 12ko BOE) apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duena; otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); 2008ko apirilaren 10eko Agindua, Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerkuntza sailburuarena, azaroaren 16ko 215/2004 Dekretuaren amaierako lehen xedapena garatzen duena (azaroaren 19ko EHAA) 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezartzen dituena eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honakoa
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ondoren zehazten den ikastetxe pribatuari baimena ematen zaio 2023-2024 ikasturtetik aurrera hamabi unitate gutxitzeko. Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko 2-3 urte bitarteko haurrentzako 3 unitate, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko 3 unitate, Lehen Hezkuntzako 3 unitate, Batxilergoko bi unitate eta Zereginen Gelako unitate bat gutxituko dira.
Kode-zenbakia: 012384 (EAE) eta 20005713 (unibertsala).
Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua (HLBHIP).
Izen espezifikoa: «Urretxu-Zumarraga Ikastola».
Titularra: Urretxu Zumarraga Ikastola Sociedad Cooperativa.
Helbidea: Pagoeta 4-Labeaga 25.
Udalerria: Urretxu.
Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.
Baimena: Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko 2-3 urte bitarteko haurrentzako 3 unitate, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko 3 unitate, Lehen Hezkuntzako 3 unitate, Batxilergoko bi unitate eta Zereginen Gelako unitate bat gutxitzeko.
Ikastetxearen osaera:
– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 8 unitate, honelako edukierakoak:
• 2 unitate 0-1 urte bitarteko haurrentzat, bakoitza 8 ikaspostuko edukierakoa.
• 3 unitate 1-2 urte bitarteko haurrentzat, bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.
• 3 unitate 2-3 urte bitarteko haurrentzat; bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.
– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 9 unitate, 225 ikaspostuko edukierakoak.
– Lehen Hezkuntza: 18 unitate, 450 ikaspostuko edukierakoak.
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 12 unitate, 360 ikaspostuko edukierakoak.
– Batxilergoa: «Zientziak eta Teknologia» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak: 4 unitate, 140 ikaspostuko edukierakoak.
– Hezkuntza Berezia: 4 ikasgela ireki.
Bigarrena.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.
Hirugarrena.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikingintzaren Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez laguntzarik lortuko denik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 19a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.