Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2023ko ekainaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
2593

AGINDUA, 2023ko maiatzaren 29koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez kargutik kentzen baitira Prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordeko titularrak eta ordezkoak, eta beste batzuk izendatzen baitira.

Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuak beste kudeaketa-eredu bat ezarri zuen, eta sistema bakarrean integratu zituen gure lurraldean Enplegurako Lanbide Heziketaren arloan egiten diren jarduera guztiak. Dekretu horren 10. artikuluak Prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordea sortzen du, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren aholkularitza-organo gisa, eta organo autonomo horri atxikia.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2019ko uztailaren 30eko Aginduaren bidez, Prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordearen osaera eta funtzionamendua arautzen dira.

Agindu horren 4. artikuluak xedatzen duenez, honako hauek izango dira Prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordeko kideak: Administrazioaren ordezkari gisa, 10 kide; enpresa-erakunde esanguratsuenen ordezkari gisa, 5 kide; eta erakunde sindikalen ordezkari gisa (erakunde horietako bakoitzak duen ordezkari-kopuruaren araberako proportzioan), 5 kide.

2019ko uztailaren 30eko Aginduaren 5. artikuluko 1. apartatuan xedatutakoaren arabera, batzorde horretako kideen agintaldia 4 urtekoa izango da, eta, agintaldia amaitzean, berriz hautatu ahal izango dira. Hala ere, artikulu horren 3. apartatuak xedatzen du Prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordeko kideen agintaldia amaitu ahal izango dela izendatzeko eskumena duen organoak erabakitako errebokazio edo kargutik kentze bat egon den kasuetan, dela kideen ekimenez, dela izendapena proposatu zuen Administrazioak, enpresa-erakundeak edo erakunde sindikalak aldez aurretik eskatuta eta arrazoituta, edota kideak galdu egin duenean kide izendatzeko arrazoia izan zen izaera, kargua dela-eta batzordekide izendatu diren pertsonen kasuan.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2019ko abenduaren 27ko Aginduaren bidez (2020ko urtarrilaren 31ko EHAA, 21. zk.), Prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordeko kideen hasierako izendapenak egin ziren, gai hori arautzen duen aginduan xedatutakoaren arabera.

XII. legegintzaldia hastearen ondorioz, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren 2021eko otsailaren 24ko Aginduaren bidez, batzorde horretako kide batzuk kargutik kendu ziren, eta beste batzuk izendatu.

Ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak izendatutako pertsona batzuk kargugabetu egin dira, eta, beraz, beharrezkoa da berriz ere kargugabetzeak eta izendapenak egitea.

Horregatik guztiagatik, emandako ahalmenak erabiliz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kargutik kentzea Prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordeko kide hauek:

– Iratxe Moreno Yarritu andrea, Lan eta Enplegu Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari ordezko izendatua.

– Miren Ortega Etcheverry andrea, Lan eta Enplegu Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari ordezko izendatua.

– Edurne Barañano Etxebarria andrea, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari ordezko izendatua.

Bigarrena.– Haien ordez, honako pertsona hauek izendatzea Prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordeko kide izateko harik eta agintaldia betetzeko geratzen den denbora bukatu arte:

– Edurne Barañano Etxebarria andrea, Lan eta Enplegu Saileko Enplegu eta Gizarteratze Zerbitzuko arduraduna, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari ordezko izendatzea.

– Jesús Alfredo Ispizua Zuazua jauna, Lan eta Enplegu Saileko Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzako Aholkularitza Juridikoaren arduraduna, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari ordezko izendatzea.

– Jesus M.ª Ordoñez Orzaiz jauna, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratze Zerbitzuko arduraduna, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari ordezko izendatzea.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman dadila agintzea.

AZKEN XEDAPENA.– Onartzen denetik aurrera izango ditu ondorioak agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 29a.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala