104. zk., 2023ko ekainaren 2a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (144 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2591
1030/2023 EBAZPENA, maiatzaren 25eko, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, baliogabetzen duena otsailaren 229/2023 Ebazpena, honako ebazpen honen hutsak zuzentzekoa: 1842/2022 Ebazpena, azaroaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak Teknikari Laguntzaile Profesionalak lanbide-taldeko Ofiziala kategorian (Joskintzako Ofiziala lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.
AURREKARIAK
2023ko otsailaren 28an EHAAn argitaratu zen otsailaren 7ko 229/2023 Ebazpena. Horren bidez ebazpen honen hutsak zuzentzen ziren: 1842/2022 Ebazpena, azaroaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak Teknikari Laguntzaile Profesionalak lanbide-taldeko Ofiziala kategorian (Joskintzako Ofiziala lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.
Zuzenketa horretan akatsak aurkitu direnez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109. artikulua eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikulua aplikatuta, baliogabetu egiten da otsailaren 7ko 229/2023 Ebazpena, eta indarrik gabe uzten da.
Horregatik guztiagatik,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Baliogabetzea eta indarrik gabe uztea 2023ko otsailaren 7ko 229/2023 Ebazpena. Horren bidez ebazpen honen hutsak zuzentzen ziren: 1842/2022 Ebazpena, azaroaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak Teknikari Laguntzaile Profesionalak lanbide-taldeko Ofiziala kategorian (Joskintzako Ofiziala lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.
Bigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 25eko 1030/2023 Ebazpen hau argitaratzea.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 25a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.