102. zk., 2023ko maiatzaren 31, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
2564
AGINDUA, 2023ko maiatzaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Laudioko (Araba) «Landaluze Musikaltegia» Oinarrizko Mailako Musika Ikastetxe Baimenduaren titulartasuna aldatzeko baimena emateko dena.
Aztertu da Laudion (Araban) dagoen «Landaluze Musikaltegia» Oinarrizko Mailako Musika Ikastetxe Baimenduaren titulartasuna aldatzeko baimena eskatzeko ikastetxe horren titularra den Estibaliz Villanueva Campo andereak abiarazitako espedientea.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: otsailaren 25eko 321/1994 Errege Dekretua, arte-irakaskuntzak irakasteko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 6ko BOE); otsailaren 25eko 321/1994 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– «Landaluze Musikaltegia» Oinarrizko Mailako Musika Ikastetxe Baimenduaren titulartasuna aldatzeko baimena ematen da: egun titulartasuna Estibaliz Villanueva Campo andreak dauka eta aurrerantzean Nerea Arza Villanueva andreak izango du; berak subrogatuko ditu ikastetxeak zituen betebeharrak eta zamak. Ikastetxea Araban dago, Laudioko Landaluze 6 behea helbidean. Ikastetxearen kodeak: 010298 eta 01002673.
Bigarrena.– Titulartasun-aldaketa Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, eta ez du inolako eraginik izango ikastetxearen ohiko jardunean.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honek ondorioak izango ditu 2023ko maiatzaren 1etik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 10a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.