98. zk., 2023ko maiatzaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (130 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2458
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Industriako sailburuordearen 2023ko martxoaren 15eko Ebazpena. Ebazpen horren bitartez abiarazten da Dantak Centro Tecnológico Dental, S.L. enpresari irekitako ez-betetze espedientea, Gauzatu-Industria programaren 2017ko deialdian emandako dirulaguntzari lotuta (espedientea: GZI-0018-2017).
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Legezko ohartarazpenak: 15 eguneko epea ematea interesdunak bere interesen alde egoki ikusten duena adieraz dezan.
Urratutako araua: Euskal Autonomia Erkidegoko Gauzatu-Industria programaren araudia.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek Estatutako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 12a.
Industriako sailburuordea,
MIKEL AMUNDARAIN LEIBAR.