Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2023ko maiatzaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2456

IRAGARKIA, balizko interesdunak epatzeko dena, Administrazioarekiko Auzien Bilboko 4. Epaitegian ager daitezen, 65/2023 prozedura arruntean.

Administrazioarekiko Auzien Bilboko 4. Epaitegiak, 65/2023 prozedura arruntean, erabaki du Lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2022ko abenduaren 5eko Aginduaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun direnak epatzea. Agindu horren bidez, EAEko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako langile lan-kontratudunak finkatzeko eta enplegatzeko salbuespenezko prozesuen oinarri orokorrak eta espezifikoak onartzen dira (2022ko abenduaren 30eko EHAA).

Aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela jakinarazten zaie hirugarren interesdun guztiei, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 eta 116.2 artikuluetan xedatutakoa betetze aldera. Bederatzi egun izango dituzte horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iragarki hau argitaratzen da, aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direlako. Hala, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzen da.

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak jakinarazpen honek.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 5a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

GOIATZ AIZPURU LIZARRALDE.


Azterketa dokumentala