Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2023ko maiatzaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2454

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2023ko apirilaren 18koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2023ko ekitaldian ikus-entzunezko produkziorako dirulaguntzak emateko deialdia egin eta arautzen duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzera bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.

Horrelako hutsak aurkitu dira 2023ko apirilaren 26ko 79 zenbakidun Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko ekitaldian ikus-entzunezko produkziorako dirulaguntzak emateko deialdia egin eta arautzen duen 2023ko apirilaren 18ko Aginduan. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2023/1989 (12/27) orrialdean,

horrela dio:

«Batera produzitutako proiektuetan, gehienez eman daitekeen laguntzak muga hauek izango ditu:

– Ez du produkzio-aurrekontuaren % 20 gaindituko.

– Ez du produktorearen edo agindu honen arabera onuradun izan daitezkeen koproduktore guztiek batera egindako inbertsioaren % 50 gaindituko».

Eta horrela esan behar du:

«Batera produzitutako proiektuetan, gehienez eman daitekeen laguntzak muga hauek izango ditu:

– Ez du produkzio-aurrekontuaren % 20 gaindituko. Muga hori % 50ekoa izango da aurrekontu txikiko fikziozko film luzeei zuzendutako lerroan.

– Ez du produktorearen edo agindu honen arabera onuradun izan daitezkeen koproduktore guztiek batera egindako inbertsioaren % 50 gaindituko».

2023/1989 (24/27) orrialdean,

horrela dio:

«2.– Proiektuari buruzko dokumentazioa:

a) Proiektu berarentzat eskatu eta lortu diren laguntzen gaineko adierazpena eta haien zenbatekoa, 6. artikuluko 4. apartatuan adierazitako helbide elektronikoetan eskuragarri dauden ereduen arabera».

Eta, horrela esan behar du:

«2.– Proiektuari buruzko dokumentazioa:

a) Proiektu berarentzat eskatu eta lortu diren laguntzen gaineko adierazpena eta haien zenbatekoa, eskabidean jasotzen den bezala».


Azterketa dokumentala