Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2023ko maiatzaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
2452

EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 9koa, Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten eta argitara ematen baita Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2022ko abenduaren 12ko Aginduan xedatutako laguntzak ematea; aipatu Aginduaren bidez, 2022ko ekitaldirako dirulaguntzak arautzeko oinarriak ezartzen dira eta horietarako deialdia egiten da, ZTBP Euskadi 2030 planaren (Bai+d+i programa) «Hiri jasangarriak» aukera-nitxoko helburuak lortzen lagunduko duten ideia eta proiektu berritzaileak garatzeko.

2022ko abenduaren 23an, 244. zenbakiko EHAAn argitaratu zen Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren Agindua, 2022ko abenduaren 12koa, zeinaren bidez 2022ko ekitaldirako dirulaguntzak arautzeko oinarriak ezartzen baitira eta horietarako deialdia egiten baita, ZTBP Euskadi 2030 planaren (Bai+D+i programa) «Hiri jasangarriak» aukera-nitxoko helburuak lortzen lagunduko duten ideia eta proiektu berritzaileak garatzeko.

Eskabideak aurkezteko epea urtarrilaren 23an amaitu zen, aipatutako Aginduaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta sei eskabide sartu ziren.

Laguntza hauek arautzen dituen 2022ko abenduaren 12ko Agindu horretako 14. artikuluan xedatutakoarekin bat, martxoaren 15ean horretarako Balorazio Epaimahaia eratu zen, hartutako eskaerak aztertu eta egiaztatzeko xedez, kontuan hartuta Agindu honen 12. artikuluan xedatutakoa, hau da, esleipenerako irizpideak eta gehieneko puntuazioa.

2022ko abenduaren 12ko Agindu horren 10. artikuluan xedatutakoaren arabera, guztira 755.637,00 euro bideratuko dira dirulaguntzak emateko. Bestalde, xedapenean ezarritakoari jarraikiz, diruz lagun daitezkeen kostuen % 80 lagunduko da diruz, gehienez 100.000 euro proiektuak idatzi eta egikaritzeko eta 30.000 euro proiektuak idazteko soilik, harik eta dagoen aurrekontua agortzen den arte. BEZa edo bestelako zergak ezingo dira diruz lagundu, pertsona edo erakunde onuradunarentzat kosturik eragiten dutela egiaztatzen ez bada.

2023ko maiatzaren 8an, Balorazio Epaimahaiak, jasotako eskabideak aztertu eta egiaztatu ondoren, eta 15. artikuluan adierazitakoaren arabera, Sailburuordetza honetara igorri zuen esleipen-proposamena, honako hauek adierazita: aurkeztutako eskabideen zerrenda, diruz laguntzeko proposatu diren eskabideen zerrenda eta ukatzeko proposatu diren eskabideen zerrenda, ukatzeko arrazoiak barne.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2022ko abenduaren 12ko Aginduaren bidez, 2022ko ekitaldirako dirulaguntzak arautzeko oinarriak ezartzen dira eta horietarako deialdia egiten da, ZTBP Euskadi 2030 planaren (Bai+D+i programa) «Hiri jasangarriak» aukera-nitxoko helburuak lortzen lagunduko duten ideia eta proiektu berritzaileak garatzeko. Bada, Agindu horren 15. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta horretarako eratutako Balorazio Epaimahaiak egindako proposamena ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean zerrendatzen diren pertsona eta erakunde onuradunei dirulaguntzak ematea «Hiri jasangarriak» aukera-nitxoko helburuak lortzen lagunduko duten ideia eta proiektu berritzaileak garatzeko, aipatzen den proiektua idazteko, ezartzen den zenbatekoarekin.

Bigarrena.– Ebazpen honen II. eranskinean zerrendatzen diren pertsona eta erakunde onuradunei dirulaguntzak ukatzea «Hiri jasangarriak» aukera-nitxoko helburuak lortzen lagunduko duten ideia eta proiektu berritzaileak garatzeko (eranskinean ukatzeko arrazoiak azaltzen dira).

Hirugarrena.– Laguntzak ordaintzeko modua eta epeak. Dirulaguntza honela ordainduko da:

a) Emandako zenbatekoaren % 20,6, ordainketa aurreratuaren igorpen baten bitartez, aipatutako 2022ko abenduren 12ko Aginduaren 18. artikuluaren a) apartatuan zehaztutako epea igaro ondoren, betiere onuradunak ez badio uko egin dirulaguntzari.

b) Laguntzaren zenbatekoaren % 39,7, finantzatutako lanen % 55 teknikoki eta ekonomikoki justifikatu eta gero; justifikatzeko agiri horiek 2023ko urriaren 31 baino lehen aurkeztu behar dituzte pertsona eta erakunde onuradunek, formatu elektronikoan.

c) Laguntzaren zenbatekoaren gainerako % 39,7a, Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Zuzendaritzak behin betiko proiektua eta amaierako entrega onartu ondoren, 2024ko urriaren 31 baino lehen.

Dirulaguntzaren justifikazioa eta aurkeztu beharreko dokumentazioa 2022ko abenduaren 12ko Aginduaren 17. artikuluan ezarrita daude.

Laugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eskatzaile guztientzako jakinarazpen-balioa izan dezan, 2022ko abenduaren 12ko Aginduaren 15. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 9a.

Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren sailburuordea,

MIGUEL DE LOS TOYOS NAZABAL.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala