98. zk., 2023ko maiatzaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 4 orri.)
- EPUB (281 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
2451
EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 11koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2022an lana duten langileei eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten langabeei zuzendutako laneratzeko gizarteratze-proiektu berezien garapenerako dirulaguntzen deialdian aurreikusitako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda.
Dirulaguntza publikoak ematean nahitaezkoa den publikotasun-printzipioa betetze aldera, 2022an lana duten langileei eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten langabeei zuzendutako laneratzeko gizarteratze-proiektu berezien garapenerako dirulaguntza-deialdiak 7.8 artikuluan ezartzen du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lanbide Heziketako zuzendariaren ebazpen bidez argitaratuko dela Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian deialdi horren babesean emandako laguntzen onuradun izan diren erakundeen zerrenda, jasotako zenbatekoak adierazita. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak erabaki bidez onartu zuen deialdi hori, 2022ko ekainaren 9an egindako bilkuran.
Hori dela-eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 2022an lana duten langileei eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten langabeei zuzendutako laneratzeko gizarteratze-proiektu berezien garapenerako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda, eta bertan ondo zehaztea espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, ebazpen honen I. eranskinean jasotakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 11.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendaria,
JUAN CARLOS IBARROLA SÁENZ DE UGARTE.