Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2023ko maiatzaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2447

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: 1796/2022 Ebazpena, azaroaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Goi Mailako Tituluduna kategorian (Euskararen Normalizazioko Goi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Hutsak atzeman dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1796/2022 Ebazpenaren IV. eranskinean; Ebazpen horren bidez onartzen dira estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Goi Mailako Tituluduna kategorian (Euskararen Normalizazioko Goi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako. Ebazpen hori 2022ko abenduaren 27ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 246. zenbakian. Hona hemen zuzenketa:

2022/5620 (11/16) orrian,

honakoa esaten den lekuan:

«7.– 55/2003 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuarena: VI. kapitulua: Lanpostuak hornitzea, hautaketa eta barne-sustapena. VII. kapitulua: Langileen mugikortasuna. VIII. kapitulua: Karrera profesionala. IX. kapitulua: Estatutupeko langileen egoerak.»

Honakoa esan behar du:

«7.– 55/2003 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuarena: VI. kapitulua: Lanpostuak hornitzea, hautaketa eta barne-sustapena. VII. kapitulua: Langileen mugikortasuna. VIII. kapitulua: Karrera profesionala. XI. kapitulua: Estatutupeko langileen egoerak.»

2022/5620 (13/16) orrian,

honakoa esaten den lekuan:

«13.– 6/2022 Instrukzioa, Osakidetzaren III. Euskara Planaren jarraipen-batzordeak sortu eta abian jartzekoa.»

Honakoa esan behar du:

«13.– 8/2022 Instrukzioa, Osakidetzaren III. Euskara Planaren jarraipen-batzordeak sortu eta abian jartzekoa».


Azterketa dokumentala