Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2023ko maiatzaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
2444

EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 15ekoa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz jarriko den Gurenet atarian 2023ko maiatzaren 12ko Ebazpena, Ertzaintzako lanpostuak merezimendu lehiaketa orokorraren sistemaren bidez betetzeko prozeduran emana (C250).

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2022ko abenduaren 5eko Ebazpenaren hirugarren ebazpen-zatian ezarritakoarekin bat etorriz –ebazpen horren bidez, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko deialdia onartu eta argitaratzen da–, eta Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuak ematen dizkidan eskumenak baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea 2023ko maiatzaren 12an jarri dela Segurtasun Sailaren Gurenet atarian Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2023ko maiatzaren 12ko Ebazpena. Ebazpen horren bidez, karrerako funtzionario bat onartu da Ertzaintzako lanpostuak merezimendu lehiaketa orokorraren sistemaren bidez betetzeko prozeduran (C250).

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 15a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

MIREN GOITIA GABIOLA.


Azterketa dokumentala