83. zk., 2023ko maiatzaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (119 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HEZKUNTZA SAILA
2081
IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2. atalean bideratutako 980/2022 prozedura arruntean interesa duten pertsonak epatzeko dena.
Goian aipatutako prozedura judizialaren xedea Hezkuntzako sailburuaren 2022ko azaroaren 30eko Agindua aurkaratzera zabaldu da (2022ko abenduaren 12ko EHAA, 235. zenbakia). Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko lanbide-heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoan iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deialdia egiten da.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, prozedura horretan interesa duten pertsonak epatzen dira, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salaren 2. atalean, eta aipatutako prozeduran alderdi gisa pertsonatu daitezen.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 17a.
Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,
ENEKO GOENAGA EGIBAR.