Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2023ko maiatzaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
2079

JAKINARAZPENA, ordainketa zatitzeko ebazpen batzuei buruzkoa, egiteko dagoena.

Jarraian adierazten den administrazio-egintzaren jakinarazpena egin nahi izan da, baina Administrazio honi egotzi ezinezko arrazoiak direla medio, ezin izan zaio jakinarazpenik egin pertsona interesdunari.

Ondorioz, dei egiten zaio erantsitako zerrendan agertzen den interesdunari edo haren legezko ordezkariari –behar bezala egiaztatua dela–, jakinarazpena jasotzeko ager daitezen, Eusko Jaurlaritzako Finantza Politikako Zuzendaritzan (Donostia-San Sebastián kalea 1, Vitoria-Gasteiz), 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Ordutegia: astelehenetik ostegunera 08:15etik 13:30era eta 15:00etatik 17:00etara; ostiraletan: 08:15etik 14:30era.

Epe hori amaituta, agertu ezean, erantsitako zerrendan jaso espedienteari dagokion administrazio-egintzaren jakinarazpena egindakotzat joko da, legezko ondorio guztiekin, betiere agertzeko finkatutako epea bukatu eta biharamunetik aurrera.

Jakinarazten da, halaber, ordezkaritza ematekotan, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera eman beharko dela.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 25a.

Finantza Politikako zuzendaria,

ARANTZA LARRAURI ARANGUREN.

ERANSKINA
ORDAINKETA ZATITZEKO EBAZPEN BATI BURUZKO JAKINARAZPENA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala