Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2023ko maiatzaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2072

AGINDUA, 2023ko apirilaren 17koa, Hezkuntzako sailburuarena, Donostiako (Gipuzkoa) «Scientia School», Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Donostiako (Gipuzkoa) «Scientia School» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularra den Scientia School, S.L. legezko ordezkariak ikastetxe horren titulartasuna eta izen espezifikoa aldatzeko baimena eskatu du. Aztertu dugu eskabide hori.

Espediente hori Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoaren arabera izapidetu da, indarreko araudiak eskatzen duen dokumentazioa erantsi zaio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horren berri eman dute.

Arau hauek hartu dira kontuan: Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Donostiako (Gipuzkoa) «Scientia School» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularitatea aldatzeko baimena ematea. Orain arte, Scientia School, S.L. erakundeak izan du ikastetxe hori. Aurrerantzean, «Scientia Karmelo, S.L.» erakundeak izango du titulartasuna, eta aitortu zaion ikastetxeari dagozkion betebehar eta eskubideetan subrogatuta geratuko da.

Bigarrena.– «Scientia School» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena ematen da: aurrerantzean «Scientia Karmelo» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua izango du izena.

Hirugarrena.– Ikastetxea erregistroko datu hauekin inskribatuko da:

Kode zenbakiak: 012523 (EAE) eta 20004344 (unibertsala).

Izen generikoa: Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «Scientia Karmelo».

Titularra: «Scientia Karmelo S.L».

Helbidea: Ilumbe Kalea 8.

Udalerria: Donostia / San-Sebastián.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Baimendutako irakaskuntzak:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 5 unitate, honelako edukierakoak:

• 2 unitate urtebetetik beherako ikasleentzat, bakoitza 8 ikaspostuko edukierakoa.

• 2 unitate urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.

• Unitate bat bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat 18 ikaspostuko edukierakoa.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 140 ikaspostu.

– Lehen Hezkuntza: 9 unitate, 225 ikaspostu.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate, 240 ikaspostu.

– Batxilergoa: «Zientziak» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak. Edukiera: 4 unitate, 140 ikaspostu.

– Hezkuntza Berezia: 3 gela ireki.

Laugarrena.– Ikastetxearen titulartasun-aldaketa eta izen-aldaketa Hezkuntza Saileko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuko dira, eta ez dute eraginik izango ikastetxearen ohiko funtzionamenduan.

Bosgarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 39.3 artikuluaren arabera, agindu honek 2023-2024 ikasturtean hasita izango ditu ondorioak.

Seigarrena.– Ikastetxearen titulartasuna indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago, ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez, bai eta dagokion aldaketa eskatzera ere, legezko ordezkariaren bitartez, erregistroko edozein datu aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.

Zazpigarrena.– Zentroak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxeko erakunde titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 17a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala