Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2023ko maiatzaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2071

AGINDUA, 2023ko apirilaren 17koa, Hezkuntzako sailburuarena, «Centro San Viator» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena, Zereginen Ikasketa gela berri bat zabaltzeko.

Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuak ikastetxean Zereginen Ikasketa gela berri bat zabaltzeko baimena eskatuz hasitako espedientea aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek txostena eman dute.

Arau hauek izan dira kontuan: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); 1998ko uztailaren 30eko Agindua, beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzeko eta ikasle horiek behar dituzten baliabideak hezkuntza-sistemako maila guztietara helarazteko dena (abuztuaren 31ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ondoren zehazten den ikastetxe pribatuari Zeregin Ikasketa gela berri bat zabaltzeko baimena ematea, 2023-2024 ikasturtetik aurrera.

Kode-zenbakiak: 015870 (EAE) eta 48019584 (unibertsala).

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua (HLBHIP).

Izen espezifikoa: «Centro San Viator».

Titularra: «Fundación Canónica Autónoma Escuelas».

Helbidea: Barrio San Cristobal, 2.

Udalerria: Sopuerta.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 2 unitate:

• 1 unitate 0 - 1 urte bitarteko haurrentzat, 8 ikaspostuko edukierakoa bakoitza.

• 1 unitate 1 - 2 urte bitarteko haurrentzat, 13 ikaspostuko edukierakoa bakoitza.

– Lehen Hezkuntza: 7 unitate, 175 ikaspostuko edukierakoa.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 4 unitate, 120 ikaspostuko edukierakoa.

– Batxilergoa: «Zientziak eta Teknologia» modalitateak: 4 unitate, 140 ikaspostuko edukierakoa.

– Hezkuntza Berezia:

• 2 gela ireki.

• 2 gela egonkor.

• 5 Zereginen Ikasketa gela.

Bigarrena.– Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.

Hirugarrena.– Ikastetxearen titularra indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago, ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez, bai eta dagokion aldaketa eskatzera ere, legezko ordezkariaren bitartez, erregistroko edozein datu aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.

Laugarrena.– Zentroak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxeko erakunde titularrari dagokio.

Bosgarrena.– Baimendutako irakaskuntzen aldaketa ofizioz inskribatuko da Euskal Autonomia Erkidegoko Ikastetxeen Erregistroan, dagozkion erregistro-inskripzio osagarrien bidez.

AZKEN XEDAPENa

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 17a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala