Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2023ko maiatzaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2069

AGINDUA, 2023ko martxoaren 31koa, Hezkuntzako sailburuarena, Eskoriatzako Udal Haur Eskola irekitzeko eta jardunean jartzeko emandako baimena azkentzeko dena.

Eskoriatzako (Gipuzkoa) «Eskoriatza» Udal Haur Eskolaren titularra den Eskoriatzako Udalak eskatuta hasitako espedientea aztertu da. Jarduerak uzteagatik ikastetxe horri emandako baimena iraungitzeko eskatu da espediente horretan.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatutako dokumentazioa erantsi zaio espedienteari, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek txostena egin dute.

Arau hauek ikusi dira: azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua (azaroaren 19ko EHAA), 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena (azken dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan); abenduaren 17ko 297/2002 Dekretua (abenduaren 31ko EHAA), 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautzen dituena. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren zehazten den Udal Haur Eskola irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena iraungitzea, jarduerak bertan behera uzteagatik:

Kode-zenbakiak: 013228 (EAE) eta 20012924 (unibertsala).

Izen orokorra: Udal Haur Eskola (UHE).

Izen espezifikoa: «Eskoriatza».

Titularra: «Eskoriatzako Udala».

Helbidea: Aramburuzabala kalea 1.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

Udalerria: Eskoriatza.

2. artikulua.– Baimen hori iraungitzeak 2023-2024 ikasturtetik aurrera izango ditu ondorioak, eta une horretan baja emango zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroan duen inskripzioari.

3. artikulua.– Berriro irekitzeko eskatuz gero, ikastetxe pribatuak baimentzearen arloan indarrean dauden xedapenetan jasotako aginduak bete beharko dira.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 31.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala