Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2023ko maiatzaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2067

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 28koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena. Honen bidez eman eta ukatu egiten dira agindu honen babesean 2022ko ekitaldian eskatutako laguntzak: Agindua, 2022ko ekainaren 15ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baita nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzen deialdia (Lehiatu Berria programa).

Aztertu dira Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko ekainaren 15eko Aginduaren babesean aurkeztutako laguntza-eskaerak eta haiekin batera aurkeztutako dokumentuak. Agindu horren bidez onartzen da 2022ko ekitaldirako nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzen deialdia (Lehiatu Berria programa). Eskaera horiek ebazpen honen I.- V. eranskinetan zerrendatzen dira. Eskaeren espediente-zenbakia eranskinetan dago adierazita.

Kontuan izan da 1305/2013 Erregelamenduak (EB), Europako Parlamentuarenak eta Kontseilu Europarrarenak, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidez (LGENF) landa garapenerako laguntzeari buruzkoak, ezartzen dituela Europar Batasunak Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidez finantzatutako landa-garapenarentzako laguntza arautzeko arau orokorrak. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, 2015-2020 epealdirako Landa Garapenerako Programa onartu da Batzordearen 2015eko maiatzaren 26ko C(2015) 3479 Erabakiaren bidez, neurri horiek garatzeko.

Kontuan izan da Kontseiluaren 2020ko abenduaren 14ko 2020/2094 (EB) Erregelamenduak, zeinaren bidez COVID-19ak eragindako krisiaren osteko susperraldiari laguntzeko Europar Batasuneko suspertze-tresna ezartzen baita, aurreikusi du tresna horren funtsen zati bat Landa Garapenerako Programen esparruan erabili behar dela 2021. eta 2022. urteetan. Alde horretatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapenerako Programak tresna horretatik datozen funtsak izango ditu (EURI funtsak), eta horietako batzuk nekazaritza-produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak finantzatzeko erabili beharko dira.

Kontuan izan da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko 508/2014 Erregelamenduak (EB), Itsaso eta Arrantzarako Europako Funtsari (IAEF) buruzkoak, ezartzen duela arrantzako eta akuikulturako produktuei emateko laguntzen esparruko erreferentziazko erkidegoko arau-markoa. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Espainiako arrantza-sektorerako 2014-20rako IAEF programa eragilea dagokio, 2015eko azaroaren 13an onartu zena, Europako Batzordearen Betearazpen Erabakiaren bidez.

Kontuan izan da urriaren 3ko 194/2006 Dekretuarekin bat Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileari dagokiola Europar Batasuneko LGENF funtsaren kontura finantzaturiko laguntzak ordaintzea, erakunde horrek bakarrik baitu horretarako eskumena.

Kontuan izan da balorazio-batzordeak egindako ebazpen-proposamena. Batzorde hori deialdi-aginduaren 10.2. oinarria aplikatuta eratu eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak 2022ko irailaren 13an egindako Ebazpenaren bidez izendatu zen.

Kontuan izan da balorazio-batzordeak, ebazpen-proposamena egiteko, aintzat izan dituela Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko ekainaren 15eko Aginduan ezarritako balorazio- eta hautaketa-irizpide objektiboak.

Lehen azaldutako guztia kontuan hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean zerrendatutako eskatzaileei nekazaritza-produktuak eta elikagaiak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak ematea, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko ekainaren 15eko Aginduan jasotakoen artetik. Eranskin horretan, diruz lagun daitekeen inbertsioaren edo gastuaren zenbatekoa eta zuzeneko laguntza gisa diruz lagundutako kopurua zehaztuko dira. Guztizko zenbatekoa 5.094.565,85 eurokoa da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuen kargura finantzatu da, aipatu aginduaren II., III., V. eta VI. kapituluetan (II. eta III. kapituluetan LGENFrekin batera finantzatu da eta II. kapitulua EURIrekin batera finantzatu da).

Bigarrena.– Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kargura finantzatutako nekazaritza-produktuetarako eta elikagaietarako dirulaguntzarako eskubidea aitortzea Ebazpen honen II. eranskinean zerrendatutako eskatzaileei. Eranskin horretan, hauta daitekeen gastuaren zenbatekoa eta zuzeneko dirulaguntza gisa diruz lagundutako zenbatekoa zehaztuko dira, eta zenbateko osoa, II. eta III. kapituluei dagokiena, 2.270.523,16 eurokoa izango da.

Dirulaguntza horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak ordainduko ditu, urriaren 3ko 194/2006 Dekretua betetzeko.

Hirugarrena.– EURI funtsaren kargura finantzatutako nekazaritza-produktuetarako eta elikagaietarako dirulaguntzarako eskubidea aitortzea ebazpen honen III. eranskinean zerrendatutako eskatzaileei. Eranskin horretan, hauta daitekeen gastuaren zenbatekoa eta zuzeneko dirulaguntza gisa diruz lagundutako zenbatekoa zehaztuko dira, eta zenbateko osoa, II. kapituluari dagokiona, 1.986.515,08 eurokoa izango da.

Dirulaguntza horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak ordainduko ditu, urriaren 3ko 194/2006 Dekretua betetzeko.

Laugarrena.– Ebazpen honen IV. eranskinean zerrendatutako eskatzaileei arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak ematea, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuen eta Itsaso eta Arrantzarako Europako Funtsaren kargura finantzatutakoak. Eranskin horretan, hauta daitekeen gastuaren zenbatekoa eta zuzeneko dirulaguntza gisa diruz lagundutako zenbatekoa zehaztuko dira, eta zenbateko osoa, IV. kapituluari dagokiona, 541.044,20 eurokoa izango da.

Bosgarrena.– Ebazpen honen V. eranskinean zerrendatutako eskatzaileei ukatzea nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko dirulaguntzak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko ekainaren 15eko Aginduan jasotakoak.

Seigarrena.– Inbertsioak egiteko epea ordainketa-kreditua edo -konpromisoa eman den aurrekontu-ekitaldian amaituko da, eta, hala badagokio, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko ekainaren 15eko Aginduaren hamazazpigarren oinarrian ezarritako gehieneko epean luzatuko dira.

Enpresak aurkeztutako inbertsio-egutegiaren arabera eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko ekainaren 15eko Aginduak ezarritakoari jarraiki ordainduko da dirulaguntza.

Luzapena deialdi-aginduaren I. eranskineko 14. oinarrian ezarritakoaren arabera eskatu behar da, edo, epe hori amaitu bada, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barruan. Dirulaguntza eman eta hurrengo ekitaldian inbertsioak egiteko eskatu beharko da, edo, bi urteko proiektuen kasuan, azken zatirako, betiere deialdi-aginduan ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen badira eta laguntza emateko helburuari eusten bazaio.

Inbertsioak gehieneko epeen barruan egiten ez badira, ezta epeen luzapenean ere, edo inbertsioa egin izana egiaztatzeko agiriak aurkezteko epe barruan ez badira aurkezten, aurreko apartatuetan ezarritako dirulaguntza hartzeko eskubidea galduko dute onuradunek, eta, hala badagokio, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko ekainaren 15eko Aginduaren hamazazpigarren artikuluan xedatutako itzulera-prozedura jarriko da abian.

Aipatutako aginduaren II. eta III. kapituluen babesean emandako laguntzei dagokienez, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 18. artikuluaren 4. paragrafoan ezarritakoa aplikatuta, dirulaguntzen xede diren inbertsio guztietan ikusteko moduan eta agerian jaso beharko da, baita horiei buruz argitaratzen den informazio edo publizitate guztian ere, finantzaketa publikoa dela: alde batetik, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren funtsekin, 2016/669 eta 2016/1997 Exekuzio Erregelamenduek aldatutako 808/2014 Exekuzio Erregelamenduaren 13. artikuluaren eta III. eranskinaren arabera; eta, bestetik, Eusko Jaurlaritzaren funtsekin, abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuak araututako Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunaren Eskuliburuan ezarritakoaren arabera.

Aipatutako aginduaren IV. kapituluaren babesean emandako laguntzei dagokienez, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 18. artikuluaren 4. paragrafoan ezarritakoa aplikatuta, dirulaguntzen xede diren inbertsio guztietan ikusteko moduan eta agerian jaso beharko da, baita horiei buruz argitaratzen den informazio edo publizitate guztian ere, finantzaketa publikoa dela: alde batetik, Itsaso eta Arrantzarako Europako Funtsaren funtsekin, 2014ko maiatzaren 15eko 508/2014 (EB) Erregelamenduaren 119. artikuluaren arabera –V. eranskinean ezarritakoarekin bat etorrita–; eta, bestetik, Eusko Jaurlaritzaren funtsekin, abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuak araututako Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunaren Eskuliburuan ezarritakoaren arabera.

Eragiketaren exekuzio-aldi osoan eta amaierako ordainketa egin ondoko bost urteetan, onuradunek Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 2014ko maiatzaren 15eko 508/2014 (EB) Erregelamenduaren 10. artikuluaren 1. apartatuan zerrendatutako irizpideak bete beharko dituzte, eta ezingo dute iruzurrik egin Arrantzarako Europako Funtsaren edo Itsaso eta Arrantzarako Europako Funtsaren esparruan, artikulu horren beraren 3. apartatuaren arabera.

Aipatutako aginduaren V. eta VI. kapituluen babesean emandako laguntzei dagokienez, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 18. artikuluaren 4. paragrafoan ezarritakoa aplikatuta, dirulaguntzen xede diren inbertsio guztietan ikusteko moduan eta agerian jaso beharko da, baita horiei buruz argitaratzen den informazio edo publizitate guztian ere, finantzaketa publikoa dela, hau da, Eusko Jaurlaritzaren funtsak dituela, abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuak araututako Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunaren Eskuliburuan ezarritakoaren arabera.

Laguntzaren zenbatekoa ezartzeko kontuan izan bada, proiektuen balorazio-irizpide gisa, enpresaren batez besteko enplegua handitzea (26., 31., 42. eta 48. oinarrietan ezarritako baldintzetan), horri eutsi egin beharko zaio onuradunari laguntzaren azken ordainketa egiten zaionetik ondorengo bost urteetan gutxienez.

Era berean, laguntza ematen zaion inbertsio-proiektua betetzen ez bada, edo laguntza ematea ekarri duten baldintzak eta betebeharrak betetzen ez badira, eta, batez ere, laguntza jaso duten inbertsioei inbertsioa egin eta ondorengo zazpi urteetan –ondasun materialentzat (makineria eta lanabesak)– edo hamar urteetan –ondasun higiezinentzat eta obra zibilarentzat– gutxienez ez bazaie eusten, edo inbertsioak beste helburu batzuetarako erabiltzen badira, laguntzak eten egingo dira, eta eskuratutako kopuruak itzuli beharko dira.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio-bidea amaitzen, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 121. eta 122. artikuluetan zehaztutakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 28a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala