Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2023ko maiatzaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2065

AGINDUA, 2023ko martxoaren 27koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Dokumentazioaren Balioespenerako, Aukeraketarako eta Dokumentaziora Jotzeko Batzordeak (COVASAD) balioetsi dituen Nekazaritza, Gizarte Gaiak, Urak, Energiaren Euskal Erakundea, Garraioak, Industria, Justizia, Arrantza, Osasuna eta SPRIren funtsen eta azpifuntsen kontserbazio-egutegiak onartzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Sistemaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko uztailaren 22ko 174/2003 Dekretuak, II. kapituluko bigarren atalean, administrazio honek sortzen dituen dokumentu-serieak aztertzeaz arduratu behar duen aholkularitza-organoa zein den ezartzen du. Dekretu horretako 16. artikuluan, hain zuzen ere, ezartzen da Dokumentazioaren Balioespenerako, Aukeraketarako eta Dokumentaziora Jotzeko Batzordeak (COVASAD) onartutako erabakietako batzuk, aplikazio eta betetze orokorra izan behar badute dagokien organismo guztiek, garai hartan Ogasun eta Herri Administrazio Sailekoa zen –eta orain Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailekoa den– sailburuak onartu behar dituela, eta ondoren Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direla.

174/2003 Dekretuan jasotakoa gauzatzeko asmoz, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agindu honen eranskinean azaltzen diren kontserbazio-egutegiak onartzea.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

AZKEN XEDAPENA.– Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 27a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala