Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2023ko maiatzaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
2062

AGINDUA, 2023ko apirilaren 25ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bitartez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko irakasle funtzionarioen hainbat kidegotako, estatu mailako, lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena, hau da, Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradun eta Irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleen kidegoetako irakasle funtzionarioen lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena.

Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2023ko otsailaren 23ko Ebazpenaren bitartez, argitara eman zen Euskal Autonomia Erkidegoko irakasle funtzionarioen hainbat kidegotako, estatu mailako, 2022-2023 lekualdatze-lehiaketako destinoen behin-behineko esleipena, hau da, Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradun eta Irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleen kidegoetako irakasle funtzionarioen lekualdatze-lehiaketako destinoen behin-behineko esleipena.

Ebazpen horren kontra aurkeztu diren erreklamazioak aztertu dira, eta onartu diren uko-egiteak sartu dira. Halaber, behin-behineko esleipenaren ondoren behin betiko merituen baremoan egon diren aldaketak sartu dira, aurkeztu diren hainbat gora jotzeko errekurtso onartu izanagatik. Azkenik, akatsak zuzendu dira behin betiko onartutakoen zerrendan merezimenduen baremoarekin.

Beraz, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko urriaren 7ko Aginduaren bidez (2022ko urriaren 14ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoetako funtzionarioen arteko estatu mailako lekualdatze-lehiaketarako deialdia egin zen. Bada, agindu horren hogeita zortzigarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea Euskal Autonomia Erkidegoko irakasle funtzionarioen hainbat kidegotako lekualdatze-lehiaketako behin betiko esleipena, hau da, Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradun eta Irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleen kidegoetako irakasle funtzionarioen lekualdatze-lehiaketako behin betiko esleipena. Zerrendak:

I. eranskina: Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan destinoa esleitu zaien Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen Kidegoko parte-hartzaileen zerrenda.

II. eranskina: Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan destinoa esleitu zaien Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoko parte-hartzaileen zerrenda.

IIII. eranskina: Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan destinoa esleitu zaien Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleen Kidegoko parte-hartzaileen zerrenda.

IV. eranskina: Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan destinoa esleitu zaien Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradun eta Irakasleen Kidegoko parte-hartzaileen zerrenda.

V. eranskina: Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozeduretan hautatuak izan diren parte-hartzaileen zerrenda; horiek ikasturte honetan praktikaldia egiten ari dira, eta destinoa esleitu zaie.

V. eranskinean esleitutako destinoak emateko, praktikaldia gainditu eta karrerako funtzionario izendatu beharra dago.

Bigarrena.– Agintzea aurreko eranskinak erakusgai jartzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren webgunean: http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/ eta https://hezigunea.euskadi.eus helbidean, agindu hau EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera. Halaber, web orri horietan bertan, erakusgai jarriko dira uko-egiteen eta baietsitako, ezetsitako eta partez baietsitako erreklamazioen zerrenda alfabetikoa, arrazoia zehaztuta eta baietsitako edo partzialki baietsitako gora jotzeko errekurtsoen zerrenda, atal bakoitzean egindako aldaketa adierazita.

Hirugarrena.– Izendapenek ondorio ekonomiko eta administratiboak izango dituzte 2023ko irailaren 1etik aurrera; eta jatorrizko ikastetxeetako kargu-uzteek, ordea, 2023ko abuztuaren 31tik aurrera izango dituzten ondorioak.

Laugarrena.– Indargabeturik geratuko dira lekualdatze-lehiaketaren deialdi honetan parte hartzeko betekizunak betetzen ez dituzten irakasleei akats baten ondorioz esleitutako destinoak. Agindu honen eranskinetan agertu arren eta are lanpostuez jabetu arren, ez da aurretiaz pentsatu behar deialdiaren betekizunak betetzen direnik.

Bosgarrena.– Eszedentzian dauden eta lehiaketaren ondorioz zerbitzu aktibora itzultzen diren irakasleek 2023ko irailaren 1etik 3ra bitartean aurkeztu beharko dute honako dokumentazio hau: lekualdatze-lehiaketaren deialdiari buruzko 2022ko urriaren 7ko Aginduaren hogeita hamargarren oinarrian jasotzen dena (2022ko urriaren 14ko EHAA).

Seigarrena.– Agindu honen bosgarren xedapenean aipatzen diren berriz hasitako pertsonek zein aurtengo lekualdatze-lehiaketan Euskal Autonomi Erkidegoan behin betiko destinoa lortu duten beste autonomia-erkidego batzuetako funtzionarioek, agiri hau aurkeztu beharko dute: epai irmo baten bidez sexu-askatasun eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delituren bategatik zigortuak izan ez direla adierazten duen ziurtagiria, Sexu Delitugileen Erregistro Zentralak egina. Delitu horren barruan sexu-erasoak eta -gehiegikeriak, sexu-jazarpena, exhibizionismoa eta sexu-probokazioa, prostituzioa eta sexu-esplotazioa eta adingabeak galbidean jartzea sartzen dira, baita gizakien salerosketa ere. Hala ere, ez dute aurkeztu beharko Hezkuntza Sailari espresuki baimena eman badiote aipatutako datua kontsultatzeko, elkarreragingarritasunaren sistema elektronikoen bitartez (Hezkuntzako Hezigunea atalean bere eremu mugatua erabiliz -erabiltzaile eta pasahitza-, «Adingabearen babesa» atalean).

Zazpigarrena.– Agindu honetan lortutako plazei ezin zaie uko egin. Aitzitik, irakasle kidego batean baino gehiagotan parte hartu eta destino bat baino gehiago lortu badira, 2023-2024 ikasturtean jardun nahi den destinoa hautatu beharko da, hamar egun naturaleko epean, behin betiko destinoen esleipenaren agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Hala egin ezean, zerbitzu aktiboan egonda parte hartu den kidegoari dagokion lanpostua hartu beharko da jabetzan. Eskaerarik izan ez duten lanpostuak plaza hustzat joko dira, eta hezkuntza administrazioek erabakitako araudiari jarraituz beteko dira.

Zortzigarrena.– Lekualdatze-lehiaketa horretan parte hartu duten irakasleek, alegatutako merezimenduak egiaztatzeko jatorrizko dokumentazioa aurkeztu badute, lehiatu diren Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaritzan berreskuratu ahal izango dute dokumentazio hori, bai bertara joanda, bai baimendutako pertsona bat hara bidalita. Horretarako, agindu honen aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko bi hilabeteko epea bukaturik egon beharko da.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 25a.

Hezkuntzako sailburua,

JON BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala