Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2023ko maiatzaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
2061

AGINDUA, 2023ko apirilaren 25ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Hezkuntzako Ikuskatzaileen zerbitzuan dauden ikuskatzaileen kidegoetako karrerako funtzionarioen arteko estatu mailako 2022-2023ko lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena.

Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2023ko otsailaren 23ko Ebazpenaren bitartez, argitara eman zen Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Hezkuntzako Ikuskatzaileen zerbitzuan dauden ikuskatzaileen kidegoetako karrerako funtzionarioen arteko estatu mailako 2022-2023ko Lekualdatze-lehiaketako destinoen behin-behineko esleipena.

Ebazpen horren kontra aurkeztu diren erreklamazioak aztertu dira.

Beraz, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko urriaren 7ko Aginduaren bidez (2022ko urriaren 14ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Hezkuntzako Ikuskatzaileen zerbitzuan dauden ikuskatzaileen kidegoetako karrerako funtzionarioen arteko estatu mailako Lekualdatze-lehiaketa deitzen duenak, hamazortzigarren oinarrian xedatutakoaren arabera

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Hezkuntzako Ikuskatzaileen zerbitzuan dauden ikuskatzaileen kidegoetako karrerako funtzionarioen arteko estatu mailako 2022-2023ko Lekualdatze-lehiaketarako destinoen behin betiko esleipena, honako zerrendan agertzen den bezala:

I. eranskina: destinoa esleitu zaien Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Hezkuntzako Ikuskatzaileen zerbitzuan dauden ikuskatzaileen kidegoetako parte-hartzaileen zerrenda.

Bigarrena.– Agintzea aurreko eranskina erakusgai jartzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/ webgunean eta https://hezigunea.euskadi.eus helbidean, agindu hau EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera.

Hirugarrena.– Izendapenek ondorio ekonomiko eta administratiboak izango dituzte 2023ko irailaren 1etik aurrera; eta jatorrizko ikastetxeetako kargu-uzteek, ordea, 2023ko abuztuaren 31tik aurrerako ondorioak izango dituzte.

Laugarrena.– Indarrik gabe geratuko dira Hezkuntza Administrazioaren eta Hezkuntzako Ikuskatzaileen zerbitzuan dauden ikuskatzaileei akats baten ondorioz esleitutako destinoak, baldin eta deialdietan parte hartzeko eskakizunak betetzen ez badituzte. Agindu honen eranskinean agertu arren eta are lanpostuez jabetu arren, ez da aurretiaz pentsatu behar deialdiaren eskakizunak betetzen direla.

Bosgarrena.– Agindu honetan esleitutako destinoei ezin izango zaie uko egin.

Seigarrena.– Aurtengo lekualdatze-lehiaketan Euskal Autonomi Erkidegoan behin betiko destinoa lortu duten beste autonomía-erkidegoetako funtzionarioek agiri hau aurkeztu beharko dute: epai irmo baten bidez sexu-askatasun eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delituren batengatik zigortuak izan ez direla adierazten duen ziurtagiria, Sexu Delitugileen Erregistro Zentralak egina. Delitu horren barruan sexu-erasoak eta -gehiegikeriak, sexu-jazarpena, exhibizionismoa eta sexu-probokazioa, prostituzioa eta sexu-esplotazioa eta adingabeen usteltzea sartzen dira, baita gizakien salerosketa ere. Hala ere, ez dute aurkeztu beharko, Hezkuntza Sailari espresuki baimena eman badiote aipatutako datua kontsultatzeko, elkarreragingarritasunaren sistema elektronikoen bitartez (Hezkuntzako Hezigunea atalean bere eremu mugatua erabiliz -erabiltzaile eta pasahitza-, izapide hori bete beharko du «Adingabearen babesa» atalean).

Zazpigarrena.– Lekuz aldatzeko lehiaketa horretan parte hartutako Hezkuntza Administrazioaren eta Hezkuntzako Ikuskatzaileen zerbitzuan dauden ikuskatzaileek, alegatutako merezimenduak egiaztatzeko jatorrizko dokumentazioa aurkeztu badute, lehiatu diren Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaritzan berreskuratu ahal izango dute dokumentazio hori, bai bertara joanda, bai baimendutako pertsona bat hara bidalita. Horretarako, agindu honen aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko bi hilabeteko epea bukaturik egon beharko da.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 25a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala