80. zk., 2023ko apirilaren 27a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
1997
12/2023 DEKRETUA, apirilaren 20koa, lehendakariarena, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kide bat aldatzeko dena.
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzko maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 5. artikuluak lehendakariari ahalmena esleitzen dio instituzio, antolakunde, entitate edo elkarteen ordezkari gisa Kontseilua osatzen duten pertsonak izendatzeko, instituzio, antolakunde, entitate edo elkarte horiek pertsona horiek izendatu ondoren, eta lege-testu beraren 7. artikuluak ezartzen du lau urtekoa izango dela Kontseilua osatzen duten pertsonen agintaldia, hargatik eragotzi gabe berriz pertsona berak hautatzea.
Legeak agintzen du, halaber, Kontseiluan ordezkaritza duten instituzio, antolakunde, entitate edo elkarteek aukera dutela titular edo ordezko izendatu dituzten pertsonak aldatzeko. Izendatu berria kargu horretan arituko da ordezkatutako pertsonak Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean bete beharreko lau urteko epea igaro arte.
Lege horren 5. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta 7. artikuluarekin lotuta, Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganberek ordezko kide bat ordeztu dute, zeina lehendakariaren maiatzaren 20ko 16/2019 Dekretuaren bidez izendatu baitzen.
Horren ondorioz, hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko ordezko kide izendatzea Gregorio Rojo García jauna, Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganberek izendatua Eduardo Mozo de Rosales Fano jaunaren ordez.
2. artikulua.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2023ko apirilaren 20an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.