80. zk., 2023ko apirilaren 27a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (141 KB - 1 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1994
EBAZPENA, 2023ko apirilaren 18koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Josu Aranbarri Erkiaga jaunak gainditu egin duela 2022ko ekainaren 22ko Ebazpenak (2022ko uztailaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Geografia Fisikoa» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Josu Aranbarri Erkiaga jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN: ***1760**. Kodea: AGC8L1 – D00155-4. Jakintza arloa: Geografia Fisikoa. Saila: Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia. Ikastegia: Letren Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: hirueleduna (euskara/ingelesa/gaztelania). Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Geomorfologia eta Edafologia».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2023ko apirilaren 18a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.