76. zk., 2023ko apirilaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1917
EBAZPENA, 2023ko apirilaren 17koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, 2023ko urtarrilaren 26ko ebazpenean dauden hainbat akats zuzentzeko dena. Ebazpen horren bidez, irakasle agregatuen plazak betetzeko lehiaketarako deialdia egin zen.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2023ko urtarrilaren 26ko Ebazpenaren bidez (otsailaren 7ko EHAA), irakasle agregatuen plazak betetzeko lehiaketaren deialdi publikoa egin zen.
Bigarrena.– I. eranskineko 54. plazan transkripzio akats bat hauteman zen eta akatsa zuzendu zen. Ebazpenean «Fonetika eta Euskal Filologia I» ipintzen zuen lekuan «Fonetika eta Euskal Fonologia» ipini zen.
Hirugarrena.– Horrez gain, I. eranskineko 54. Plazan akats berri bat hauteman da, eta akats hori zuzendu egin da honen bidez.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordeak eskumena du, eskuordetzaz, ebazpen hau emateko, Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak 2021eko urtarrilaren 28an gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko, eta eskumenak eskuordetzeko emandako ebazpenak (2021eko otsailaren 12ko EHAA) xedatutakoari jarraituta.
Bigarrena.– 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, honako hau ezartzen du 109.2 artikuluan:
«Herri administrazioek, beren kabuz edo interesdunak eskaturik, edozein unetan zuzendu ditzakete beren egintzetako errakuntza materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.»
Hirugarrena.– Horrenbestez, jarraian deskribatzen diren akatsak zuzendu behar dira:
54. plazan: AGC8L1 – D00114-16 kodea.
Hau dioen lekuan:
«Euskal Fonetika eta Fonologia».
Hau esan behar du:
«Euskal Fonetika eta Fonologia I».
Horregatik guztiagatik, honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Zuzendu egin behar da Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2023ko urtarrilaren 26ko Ebazpenaren I. eranskineko 54 zenbakidun plazan ageri den akatsa (otsailaren 7ko EHAA).
54. plazan: AGC8L1 – D00114-16 kodea.
Hau dioen lekuan:
«Euskal Fonetika eta Fonologia».
Hau esan behar du:
«Euskal Fonetika eta Fonologia I».
Bigarrena.– Argitaratu bedi erabaki hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean.
ERREKURTSOAK
Ebazpen honen kontra aukerako berraztertze errekurtsoa jar dakioke UPV/EHUko Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordeari hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke zuzenean administrazioarekiko auzietako dagokion Bilboko epaitegian bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunean zenbatzen hasita.
Leioa, 2023ko apirilaren 17a.
Errektorea.
Eskuordetzaz: errektoreak eskumenak eskuordetuta, 2021eko urtarrilaren 28ko Ebazpena dela bide. (Otsailaren 12ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.