76. zk., 2023ko apirilaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (192 KB - 9 orri.)
- EPUB (114 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1912
366/2023 EBAZPENA, martxoaren 15ekoa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuaren zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Kirurgia Pediatrikoko Zerbitzu Sanitarioko Burua lanpostua betetzeko lehiaketarako deialdia egiten den.
Donostialdeko ESIko Kirurgia Pediatrikoko Zerbitzu Sanitarioko burua lanpostua hutsik dago. Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen hirugarren arau komunaren 28. artikuluan, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan, osasun zerbitzuetako Pertsonal Estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legean eta Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera, zuzendari-gerente honek lanpostu hori lehiaketa-prozeduraren bidez betetzeko deialdi publikoa egitea erabaki du. Hona hemen horretarako
OINARRIAK
1.– Parte hartzeko baldintzak.
Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute eskabideak aurkezteko epearen azken egunean honako baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:
a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan estatutupeko langile, funtzionario edo lan-kontratudun finkoa izatea, edo Osasun Sistema Nazionaleko osasun-erakundeetako estatutupeko langile finkoa izatea, eta zerbitzu aktiboan edo A1 lanbide-taldeko kategoria bati dagokion lanpostua gordetzea dakarren beste administrazio-egoera batean egotea.
b) Medikuntzako lizentziatu titulua, eta pediatriako kirurgiako espezialitatea izatea.
c) Gutxienez lau urteko esperientzia profesionala Kirurgia Pediatrikoko Mediku Fakultatibo Espezialista gisa.
2.– Deialdia argitaratzea.
Ebazpen hau oso-osorik argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA), Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren web orrian.
3.– Eskabideak aurkezteko epea.
Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIko Langileen Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak (Begiristain dok. pasealekua z.g., 20014 Donostia). Eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da, deialdi-ebazpen hau dagozkion aldizkari ofizialetan azkenekoz argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduan ere aurkeztu ahal izango dira.
Interesdunek Donostialdeko ESIko Langileen Zuzendaritzan aurkeztu beharko dute eskabidea, beren datu pertsonal guztiekin eta dokumentatutako curriculum vitaearekin batera.
Dokumentazioak honako hauek jaso beharko ditu:
– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.
– Funtzionarioaren edo estatutupeko langilearen izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratudun langile finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.
– Eskatutako titulazioaren fotokopia konpultsatua.
– Egindako zerbitzuen jatorrizko ziurtagiri eguneratua, deialdi-ebazpen hau EHAAn argitaratzen den egunean duten kategoria adierazita.
– Bete nahi den lanpostuaren zerbitzua kudeatzeko Memoria-proiektua.
– Baloratuko diren merezimenduak egiaztatzen dituzten agiri guztien fotokopia konpultsatua.
Ez da beharrezkoa izango aurrez adierazitako moduan egiaztatzea Osakidetzaren CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak, baina hori eskabidean adierazi beharko da.
4.– Onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda.
Eskabideak aurkezteko epea amaituta, Donostialdeko ESIko zuzendari-gerenteak, ebazpen bidez, prozesuan onartutako eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrenda argitaratuko du Osakidetzaren webgunean, baztertzeko arrazoia adierazita.
Baztertutako izangaiek 10 egun balioduneko epea izango dute, aipatutako ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, erreklamaziorik aurkezteko.
Baztertzeko arrazoia zuzendu daitekeen akats bat izan bada, behin-behineko zerrenda argitaratuz eskatuko zaie interesdunei 10 egun balioduneko epean atzemandako akatsak zuzentzeko edo nahitaezko dokumentuak aurkezteko, eta ohartaraziko zaie, hala egin ezean, prozesutik behin betiko baztertzea erabakiko dela.
5.– Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda, eta Balorazio Batzordearen osaera.
Erreklamazioak egiteko eta/edo eskabideak zuzentzeko epea igaro ondoren, zuzendari-gerenteak, aurreko paragrafoan adierazitako leku berberetan, prozesuan onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratuko du ebazpen bidez, Balorazio Batzordearen osaerarekin batera. Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ente Publikoko zuzendari nagusiari, ebazpena web orrian argitaratzen denetik hilabeteko epean. Halaber, ebazpen hori prozesuko hautagaiei jakinaraziko zaie.
Balorazio Batzordeko burua, oro har, zuzendari medikoa izango da, eta kide hauek izango ditu: Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiko zuzendariorde medikoa edo zerbitzu korporatiboko burua, Langileen zuzendaria (idazkari gisa jardungo du, eta hitza eta botoa izango ditu), eta, ezinezkoa bada, erakundeko beste kargu batzuk. Horiek guztiek estatutupeko langile finkoaren, karrerako funtzionarioaren edo lan-kontratuko langile finkoaren izaera izan beharko dute deitutako lanpostuaren titulazio-maila berean.
Era berean, Batzordeak hiru kide izango ditu, horietako bat IVAPek izendatua. Kide horiek hautagaiei eskatzen zaien titulazioa eta espezialitatea izan beharko dute, estatutupeko langile finkoa, karrerako funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa izan beharko dute, eta deitutako lanpostu funtzionalaren maila berekoa edo goragokoa izan beharko dute.
Batzordeko kide titular bakoitzeko ordezko bat izendatuko da, aurrekoa ez dagoenean jardungo duena, eta kide titularrentzat ezarritako baldintzak bete beharko ditu. Beharrezkoa izanez gero, Osakidetzako beste edozein zerbitzu-erakundetako baliokidea izendatu ahal izango da epaimahaikide.
Balorazio Batzordeko kide guztiak Batzordeko kide izango dira, norbanako gisa. Beren funtzionamenduan independenteak izango dira eta diskrezionalitate teknikoaren babespean jardungo dute, zuzenbidearen mende egoteari kalterik egin gabe.
Batzordearen osaerak emakumeen eta gizonen presentzia orekatuaren printzipioari erantzungo dio, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean xedatutakoaren arabera, betiere inguruabarrek ahalbidetzen badute, eta ordezkaritza orekatutzat joko da sexu bakoitzak gutxienez ehuneko berrogeiko ordezkaritza duenean.
Batzordea osatzen duten pertsonek ez dute jardun beharko, eta deialdia egin duen agintaritzari jakinarazi beharko diote, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan jasotako egoeraren bat gertatzen bada. Kasu horietan beretan, prozesuan parte hartzen duten pertsonek edozein unetan sustatu ahal izango dute errekusazioa, aipatutako lege-testuaren 24. artikuluan ezarritakoaren arabera. Era berean, Balorazio Batzordeak aipatutako 40/2015 Legearen 15. artikulutik 24. artikulura bitartean ezarritako arauen arabera jardungo du.
Balorazio Batzordeko kide guztiek hitza eta botoa izango dituzte. Batzordearen erabakiak botoen gehiengoz hartuko dira, eta berariaz egindako akta batean jasoko dira.
Batzordeak erabateko autonomia funtzionala izango du, prozeduraren legezkotasuna zainduko du eta haren objektibotasuna bermatzeko ardura izango du. Era berean, deialdiaren oinarriak aplikatzean sortzen diren zalantza guztiak ebatziko ditu, eta oinarrietan aurreikusi gabeko kasuetan hartu beharreko irizpideak ezarriko ditu. Gainera, izangaiak ebaluatu aurretik, aktan jaso beharko dituzte ebaluazio-irizpide espezifikoak, oinarrietan eta haietan jasotako merezimenduen baremoan oinarrituta.
6.– Hautaketa-prozedura.
Izangaien merezimenduen balorazioak honako fase hauek izango ditu:
a) Proiektua kudeatzeko eta defendatzeko Memoria-proiektua.
Balorazio Batzordeak modu frogagarrian deituko ditu izangaiak, prozesuan parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu duten kudeaketa-proiektuaren defentsa publikoa egiteko. Deialdi hori gutxienez 72 ordu lehenago egin beharko da, eta izangaiek parte hartuko duten eguna, tokia eta ordua adierazi beharko dira. Horrez gain, deialdi horren iragarki bat argitaratu beharko da Osakidetzaren web-orrian.
Oro har, aurkeztutako kudeaketa-proiektuen defentsa publikoa egin aurretik, Balorazio Batzordeko kideek aztertuko dute Batzordeko kideei eragin diezaieketen abstentzio- edo errekusazio-arrazoiak egon daitezkeen, eta deialdia egin duen organoari jakinaraziko diote.
Ondoren, izangai bakoitzari banan-banan egingo zaio proiektuaren azalpena eta defentsa egiteko deia, eta, ondoren, elkarrizketa bat egingo da. Elkarrizketa horretan Balorazio Batzordeko kideek galderak egingo dituzte proiektuko alderdiei buruz, hobeto argitzeko edo sakontzeko. Proiektuaren azalpena eta defentsa eta elkarrizketa publikoak izango dira.
Izangaiak jendaurrean jartzen direnean, Balorazio Batzordeak izangai bakoitzari puntuak emango dizkio, deialdiaren oinarrietan aurreikusitakoaren arabera.
b) Merezimenduen balorazioa.
Balorazio-batzordeak izangai bakoitzaren merezimenduen balorazioa eta puntuazioa egingo ditu, deialdiaren oinarrietan aurreikusitakoaren arabera. Honekin batera doan eranskinean jasotzen da buruzagitzak hornitzeko prozesu horietan aplikatu beharreko merezimenduen baremoa.
c) Izendapenaren akta eta proposamena.
Epaimahaiaren aktan zehatz-mehatz jaso beharko da epaimahaiko kideek baremoko atal bakoitzean hautagai bakoitzari emandako puntuazioa, bai eta epaimahaiak hautagai bakoitzari emandako azken puntuazioa ere. Era berean, aktan jaso beharko da epaimahaiak bere puntuazioak emateko oinarritzat hartu dituen alderdiei buruzko azalpen labur bat, bai hautagai bakoitzak aurkeztutako zerbitzua kudeatzeko memoria-proiektuaren edukiari dagokionez, bai egindako jendaurreko azalpenari dagokionez, bai eta gainerako ataletan emandako puntuen esleipen xehatua ere.
d) Izendapena.
Izendatua izateko, gutxienez prozesu osoaren gehieneko puntuazioaren erdia lortu beharko da, eta, nahitaez, proiektuaren balorazioaren eta defentsaren atalari emandako puntuazioaren erdia.
Halaber, aktan jaso beharko da Balorazio Batzordeak puntuazio handiena lortu duen izangaiaren alde egindako proposamena.
7.– Prozedura ebaztea.
Izangaiek aurkeztutako proiektuak eta curriculumeko merezimenduak ebaluatzeko fasea amaitu ondoren, Balorazio Batzordeak izendapen-proposamena helaraziko dio zuzendari-gerenteari, puntuaziorik handiena lortu duen izangaiaren alde, hautagaiek baremoko epigrafe bakoitzean lortutako puntuazioak banakatuta. Izangai batek ere ez baditu betetzen deialdian eskatutako baldintzak, edo ez badu lortzen eskatutako gutxieneko puntuazioa, balorazio-batzordeak proposatuko du deialdia hutsik gera dadila. Proposamen hori Osakidetzaren web-orrian argitaratuko da.
Zuzendari-gerenteak egindako proposamena ikusita, ebazpena emango du deitutako lanpostua betetzeko proposatutako izangaia izendatzeko, edo esleitu gabe utziko du. Azken kasu horretan, honako arrazoi hauetakoren batengatik izan beharko du:
a) Izangairik aurkeztu ez izana.
b) Izangaietako batek ere ez ditu betetzen deialdiaren oinarrietan eskatzen diren baldintzak.
c) Izangaietako batek ere ez du lortu eskatutako gutxieneko puntuazioa.
Aurreko a) idatz-zatiko kasuan, zuzendari-gerenteak deialdia bete gabe utzi ahal izango du, onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onartu ondoren, beste izapiderik egin behar izan gabe.
Izendapen-ebazpena interesdunei jakinaraziko zaie, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren web-orrian argitaratuko da. Ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio erakunde publikoaren Zuzendaritza Nagusiari.
8.– Esleipenaren ondorioak.
Zerbitzuburuaren lanpostuak lau urterako aldi baterako izendapena ekarriko du, eta epe hori luzatu ahal izango da, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen hirugarren arauaren 28. artikuluan ezarritakoaren arabera (uztailaren 21eko EHAA, 138. zk.).
9.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea emango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2023ko martxoaren 15a.
Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
E.B. (2266/2022 Ebazpena, abenduaren 13koa).
Langileen zuzendaria,
MARIA PILAR SÁNCHEZ GARDUÑO.
ERANSKINA
Donostialdeko ESIko Kirurgia Pediatrikoko Zerbitzu Sanitarioko burutzaren deialdirako merezimenduen baremoa.
Merezimenduen baremoa (gehienez, 66 puntu).
Merezimenduen balorazioak fase hauek izango ditu:
I.– Proiektua eta bere defentsa (gehienez, 30 puntu).
Izangaiek deitutako atalaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko Memoria-proiektua aurkeztu beharko dute, eta jendaurrean jarri Balorazio Batzordean. Halaber, epaimahaikideek egindako galderei erantzun beharko diete.
Fase honetako puntuazioa bi atal hauetan banatzen da:
a) Aurkeztutako atala kudeatzeko Memoria-proiektuaren edukiaren balorazioa (gehienez 15 puntu).
Kudeaketako Memoria-proiektuak, gutxienez, honako atal hauek garatu beharko ditu:
a.1.– Antolaketaren eta kudeaketaren atala (gehienez, 5 puntu).
Zerbitzuaren/atalaren organigrama, burutza-lanpostuaren eta hari atxikitako gainerako lanpostuen eginkizunak adierazita.
Zerbitzuaren/atalaren eta erakunde bereko beste zerbitzu batzuen arteko erlazioa.
Burutzaren/atalaren Kudeaketa Plana, antolamendu-helburuak zehaztuta, hobekuntza-arloak aztertu eta antzemanda eta horiek lortzeko neurri egokiak identifikatuta. Horrekin batera, esleitutako baliabide materialak, ekonomikoak eta langileak eraginkortasunez erabiltzeko konpromisoa edo plana.
a.2.– Atal asistentziala (gehienez, 5 puntu).
Asistentzia-zerbitzuen zorroaren deskribapena.
Asistentzia-helburuak eta -adierazleak ezartzea, eta horien etengabeko jarraipena eta ebaluazioa egiteko sistema bat ezartzea.
a.3.– Irakaskuntza eta ikerketa (gehienez, 5 puntu).
Zerbitzuan/atalean irakaskuntzaren plangintza ezartzea.
b) Memoria-proiektua jendaurrean jartzea Balorazio Batzordean (gehienez, 15 puntu).
Proiektuaren jendaurreko azalpena baloratzerakoan, kontuan izango dira Memoria-proiektua defendatzerakoan argitasuna eta zehaztasuna, baita alderdi garrantzitsuenak azaltzeko gaitasuna ere. Dagokion aktan hautagai bakoitzeko kide bakoitzak emandako puntuazioaren justifikazioa jaso beharko da. Bertan, proiektuaren defentsaren argitasuna eta zehaztasuna baloratuko dira, baita proiektuaren alderdi garrantzitsuenak azaltzeko gaitasuna ere.
II.– Merezimenduen balorazioa (gehienez, 30 puntu).
Puntuazioa honela banatuko da:
II.1.– Lan-esperientzia (gehienez, 13 puntu).
– Dagokion espezialitatean fakultatibo gisa lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,0500 puntu.
– Dagokion espezialitatean atalburu gisa lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,0750 puntu.
– Dagokion espezialitatean zerbitzuburu gisa lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,1000 puntu.
– Administrazio Publiko Sanitarioetako zuzendari edo zuzendariorde mediko gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0.1000 puntu.
Lanbide-esperientziatzat hartuko dira Osakidetzako, Gizarte Segurantzako edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetako erakundeetan edo edozein administrazio publikotan emandako zerbitzuak, bai eta Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan emandako zerbitzuak ere.
Zenbaketa osoa lan egindako egun naturalen arabera egingo da, eta hilabetetik beherako soberakinak ez dira kontuan hartuko. Ondorio horietarako, hilabetetzat hartuko da 30 egun naturaleko multzoa.
II.2.– Prestakuntza, irakaskuntza eta ezagutzaren hedapena (gehienez, 17 puntu).
Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,1 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.
II.2.1.– Kudeaketako prestakuntza (gehienez 3 puntu).
Osasun-kudeaketarekin lotutako ikastaro bakoitzera joateagatik:
– 20 ordutik 30 ordura: 0,2000 puntu.
– 31 ordutik 50 ordura: 0,3000 puntu.
– 51 ordutik 100era: 0,4000 puntu.
– 101 ordutik 200era: 0,5000 puntu.
– 200 ordutik gora: 1,2500 puntu.
Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek emandako eta egiaztatutako ikastaroak baloratuko dira, bai eta Osakidetzak edo edozein administrazio publikok sinatutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten parte ez badira.
II.2.2.– Espezialitateko etengabeko prestakuntza (gehienez, 3 puntu).
Lanpostuaren espezialitatearekin lotutako ikastaro bakoitzera joateagatik:
– 20 ordutik 30 ordura: 0,2000 puntu.
– 31 ordutik 50 ordura: 0,3000 puntu.
– 51 ordutik 100era: 0,4000 puntu.
– 101 ordutik 200era: 0,5000 puntu.
– 200 ordutik gora: 1,2500 puntu.
Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek emandako eta egiaztatutako ikastaroak baloratuko dira, bai eta edozein administrazio publikok sinatutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa-plan baten parte ez badira.
II.2.3.– Graduondoko prestakuntza (gehienez, 5 puntu).
– Doktorea: 3 puntu.
– cum laude doktorea: 4 puntu.
– Graduondoko masterra: 2 puntu.
– Unibertsitateko aditua/espezialista: puntu 1.
– Ikertzeko nahikotasuna edo ikasketa aurreratuen diploma: puntu 1.
– Doktorego-ikastaroa, doktorego-ikastaroetan izandako bikain edo ohorezko matrikula bakoitzeko (gehienez 10 ikastaro): 0,1000 puntu.
Ez dira baloratuko doktore, cum laude doktore, ikertzeko nahikotasun edo ikasketa aurreratuen diploma titulua lortzeko balio izan duten programetako doktorego-ikastaroak.
II.2.4.– Jarduera zientifikoa (gehienez, 3 puntu).
Espezialitatearekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzeagatik, txostenak aurkezteagatik, komunikazioengatik, hitzaldiengatik edo mahai-inguruetan parte hartzeagatik:
– Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,2500 puntu.
– Estatuko txosten bakoitzeko: 1,0000 puntu.
– Nazioarteko txosten bakoitzeko: 1,5000 puntu.
– Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,1500 puntu.
– Estatuko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,6000 puntu.
– Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1,0000 puntu.
– Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,2000 puntu.
– Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 0,7500 puntu.
– Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 1,2500 puntu.
– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 1,0000 puntu.
– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,5000 puntu.
– Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.
– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): puntu 1.
– Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 1,0000 puntu.
– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,5000 puntu.
– Tesina bakoitzeko: 1,5000 puntu.
II.2.5.– Irakaskuntza-jarduera (gehienez, 3 puntu).
– Medikuntza Fakultateko katedraduna, dagokion espezialitatean (urteko): 1,0000 puntu.
– Medikuntza Fakultateko irakasle titularra, dagokion espezialitatean (urteko): 0,5000 puntu.
– Medikuntza Fakultateko irakasle elkartua, dagokion espezialitatean (urteko): 0,2500 puntu.
– Dagokion espezialitateko egoiliarren irakaskuntzarako egiaztatutako tutorea (urteko): 0,5000 puntu.
– Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.
III.– Euskararen ezagutza (gehienez, 6 puntu).
Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuan eta hori garatzeko arauetan aurreikusitakoaren arabera baloratuko da.