76. zk., 2023ko apirilaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (102 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1905
85/2023 EBAZPENA, apirilaren 5ekoa, Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez María Rebeca Garcia Valverde andrea izendatzen baita Erditzeen Gainbegiralea lanposturako, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuan.
7/2023 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuan Erditzeen Gainbegirale lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia argitaratu zen.
Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Maria Rebeca Garcia Valverde andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea, izendapen aske bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko Erditzeen Gainbegirale.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Maria Rebeca Garcia Valverde andrea izendatzea Erditzeen Gainbegirale, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuan.
Bigarrena.– Izendapen honek 2023ko apirilaren 17an izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.– Interesdunari eta Debagoieneko ESIko Langileen Zuzendaritzari ebazpen honen berri ematea.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Arrasate, 2023ko apirilaren 5a.
Debagoieneko ESIko zuzendari-gerentea,
CARLOS BARRUSO BARES.