73. zk., 2023ko apirilaren 18a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (158 KB - 5 orri.)
- EPUB (454 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
1857
JAKINARAZPENAK, konpentsazio batzuen ebazpenei buruzkoak.
Jarraian adierazten diren administrazio-egintzen jakinarazpenak egin nahi izan dira, baina Administrazioari egotzi ezinezko arrazoiak direla medio, ezin izan zaie jakinarazpenik egin interesdunei.
Ondorioz, dei egiten zaie erantsitako zerrendako interesdunei edo legezko ordezkariei –behar bezala egiaztatuta–, jakinarazpena jasotzera ager daitezen, Eusko Jaurlaritzako Finantza Politikako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz), 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 08:15etik 13:30era eta 15:00etatik 17:00etara; ostiraletan, 08:15etik 14:30era.
Epe hori amaituta, agertu ezean, erantsitako zerrendan jasotako espedienteei dagokien administrazio-egintzaren jakinarazpena egindakotzat joko da, legezko ondorio guztiekin, betiere agertzeko finkatu epea bukatu eta hurrengo egunetik aurrera.
Jakinarazi egiten da, halaber, ordezkaritza emanez gero, Tributuen abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera eman beharko dela.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 24a.
Finantza Politikako zuzendaria,
ARANTZA LARRAURI ARANGUREN.