73. zk., 2023ko apirilaren 18a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (284 KB - 24 orri.)
- EPUB (512 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
1852
AGINDUA, 2023ko apirilaren 3koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez deitzen baitira Irale programaren 2023ko udako eta 2023-2024 ikasturteko ikastaroak eta ezartzen baita ikastarook egiteko plazak esleitzeko prozedura.
1994ko urtarrilaren 28ko Aginduaren bidez (1994-02-11ko EHAA) berritu zuen Hezkuntza Sailak IRALE programa osoa, eta antolamendu-arau berriak ezarri zizkion. Agindu horrek araudi nagusia eskaini dio Irale programaren eguneroko jardunari, eta horren arabera antolatzen dira, gaur egun ere, programaren hainbat atal eta prozedura.
Apurka-apurka, premia berriak agertu dira EAEko eskola-munduan. Ondorioz, Irale programaren 1994ko moldaera hura premia berri horietara egokituz joan da hainbat xehetasunetan. Aldaketa xumeak edo oso xumeak izan dira egokitze-lan horietariko asko. Aldaketa horiek eta beste hainbat ez dira bat-batean egin, apurka-apurka baizik, eta, normalean, egoera berriaren ezaugarriak eta haien araberako lehentasun nagusiak kasuan kasuko solaskideekin eztabaidatuz, zehaztuz eta adostuz.
Irale programaren urteetako ibilbide oparoari esker, euskal hezkuntzan aurrerapauso handiak eman dira euskararen ezagutzaren eta erabileraren normalizazioan. Hala ere, urteak joan urteak etorri, premia berriak sortu dira irakasleen hizkuntza-gaikuntzan izan den aldaketa tipologikoaren ondorioz, eta Iralek, laguntza zerbitzu den aldetik, ahalik eta ongien erantzun beharko die etorkizunean ere irakasleen berariazko premia berri horiei, orain arte egin duen bezalaxe.
2010eko uztailaren 6ko Dekretuak (2010-07-16ko EHAA) onartzen du Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen lan-baldintzak arautzen dituen akordioa, eta, bertan jasotzen denez, oraindik badaude premiak euskararen eta euskarazko irakaskuntzan: besteak beste, hezkuntza-erronka berriei erantzuteko material egokiak sortzea, eta euskara irakatsi eta eskolak euskaraz ematen dituzten irakasleak didaktikan gaitzea.
Horri guztiari aurre egiteko, hezkuntza-arloan identifikatutako premietara moldatu da urte hauetan Irale programa, eta euskarazko irakaskuntzan kalitatezko euskara bermatzen duten alderdi didaktikoetan eta materialetan sakondu du.
Irale programa, prestakuntza-arloan eragile den aldetik, bete-betean lotzen zaio Heziberri 2020 proiektuaren Hezkuntza Sistema Hobetzeko Planaren lehenengo ildo estrategikoari: irakasleen etengabeko prestakuntzari, hain zuzen ere. Irale programaren eskaintza nagusia goi-mailako ikastaroak dira, bai eskola-orduz kanpokoak, bai eskola-ordu barnekoak. Nagusiki, ikastaro horiek izan dira programaren berrikuntza nagusia, eta, neurri batean, baliagarri izan daitezke ikastetxeetan egiten diren berrikuntza-proiektuei eta bertako hezkuntza-eredu pedagogikoei erantzuteko. Beraz, Irale programaren helburuak, neurri handi batean, horretara bideratzen dira.
Era berean, Heziberri 2020 proiektuaren bigarren ildo estrategikoari jarraikiz, etengabeko prestakuntzak ez ditu azken xedetzat irakasle eta eskoletako langileak hartzen, ikasleak baizik, eta, alde horretatik, irakasleek konpromisoz eta arduraz jokatu behar dute, delako prestakuntza hori praktikan jarri eta aurretiaz ezarritako helburuak ikasturtez ikasturte betetzeko.
Hori guztia dela eta, hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Xedea.
Agindu honen xedea da Irale programaren 2023ko udako eta 2023-2024 ikasturteko ikastaroen deialdia egitea, bai lanorduz kanpokoak, bai lanordu barnekoak, eta, ikastarook egiteko plazak lehia-araubidean esleitzeko prozedura ezartzea. Deialdi hau ikastaro horiek egin nahi dituzten unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza arautuko ikastetxe publiko eta itunpeko ikastetxe pribatuetako langileentzat da.
2. artikulua.– Irale programaren 2023-2024 ikasturteko helburuak.
1.– Oraindik euskaldundu gabe dauden irakasleak euskalduntzea.
2.– Euskaldundutako irakasleen euskara-gaikuntza hobetzea.
3.– Euskarazko ikasmaterial berrien hizkuntza-kalitatea bermatzea.
4.– Curriculumaren euskal dimentsioa zabaltzea.
5.– Irakaskuntza-jardunean, euskarazko ahozko komunikazioa lantzea.
I. KAPITULUA
ESKAINITAKO IKASTAROAK ETA BALDINTZAK
3. artikulua.– Eskaintzen diren ikastaroak.
1.– Ikastaroak lanorduetan nahiz lanorduz kanpo eskaintzen dira (I. eranskina). Hau da ikastaro bakoitzeko plaza-kopurua:
a) Lanordu barneko ikastaroak (C1, 2.HE edo baliokidea dutenentzat):
R300 ikastaroa: 436 plaza.
R400 ikastaroa: 40 plaza.
R600 ikastaroa: 120 plaza.
R900 ikastaroa: 75 plaza.
R ikastaroren batean plaza hutsik geratuz gero, gainerako R ikastaroetarako esleitutako plazak emendatuko dituzte, betiere deialdian ezarritako baldintzak betetzen badituzte eskatzaileek, taldeak osatzeko aukera baldin badago, dagoeneko osatutako taldeetan txertatu ahal badira, eta horretarako bidea nahiz baliabideak baldin badaude. Plazen emendatze hori lurralde historikoen artean ere gerta daiteke.
b) Lanordu barneko ikastaroak (1.HE eta 2.HE lortzeko):
U2 ikastaroa: 45 plaza.
U3 ikastaroa: 70 plaza.
3000 ikastaroa: 40 plaza.
4000 ikastaroa: 50 plaza.
5000 ikastaroa: 60 plaza.
c) Lanorduz kanpoko ikastaroak (1.HE eta 2.HE lortzeko):
A ikastaroak: 150 plaza.
E ikastaroak: 200 plaza.
Lanorduz kanpoko ikastaroetan, bete gabe geratzen diren plazek eskaera eskaintza baino handiagoa gertatu den lanorduz kanpoko ikastaroetako plazak emendatuko dituzte. Dena dela, 2023ko aurrekontuetan kreditu egokia eta nahikoa egotearen mende egongo da lanorduetatik kanpoko plaza-kopurua.
A eta E ikastaroak euskaltegi zein barnetegietan egin ahal izango dira, aurrez aurreko edota autoikaskuntzako modalitateetan. Barnetegien kasuan, Iralek klaseak bakarrik lagunduko ditu diruz, ez egonaldi-gastuak.
2.– I. eranskinean jasotzen da ikastaro bakoitza nori dagoen bideratuta.
3.– II. eranskinean jasotzen dira ikastaroak eta haien ezaugarriak.
4. artikulua.– Gehieneko ordutegi-liberazioko aldiak U2, U3, 3000, 4000 eta 5000 ikastaroetan.
Kontuan hartu behar da irakasle batek kontsumituta daukan urteko kreditua kalkulatzeko aintzat hartzen direla bizitza osoan hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko egin dituen liberaziodun ikastaro guztiak.
Lanorduetan eskainitako ikastaro hauetan (U2, U3, 3000, 4000 eta 5000) parte hartu ahal izateko, eskatzaileak ez ditu agortuta izango jarraian zehazten diren gehieneko ordutegi-liberazioko aldiak:
1.– Ikastetxe publikoetako irakasleek 3 urte izango dute guztira: horietatik gehienez 2 urte 1.HE lortzeko, eta gehienez 2 urte 2.HE lortzeko.
2.– Ikastetxe publikoetako Hezkuntza Bereziko lan-kontratudun hezitzaileek 3 urte izango dute guztira, salbu HLEA badute.
a) Guztizko 3 urte horietatik, gehienez 2 urte 1.HE lortzeko, eta gehienez 2 urte HLEA edo 2.HE lortzeko.
b) HLEA izanez gero, gehienez urtebete izango dute 2.HE eskuratzeko.
3.– Itunpeko ikastetxe pribatuetako irakasle finkoek guztira 2 urte izango dute 2.HE eskuratzeko.
5. artikulua.– Gehieneko ordu-kreditua eskola-orduz kanpoko A eta E ikastaroetarako.
Ikastetxe publikoetako eta itunpeko ikastetxe pribatuetako irakasleek eta Hezkuntza Bereziko hezitzaileek 2.550 ordu izango dituzte guztira; horietatik, gehienez 1.700 ordu 1.HE lortzeko, eta gehienez 1.700 ordu 2.HE lortzeko.
6. artikulua.– Ikastaroak non emango diren.
1.– Toki hauetan emango dira lanordu barneko ikastaroak:
a) U2, U3, 3000, 4000 eta 5000 ikastaroak HABEk izendatzen dituen ikasketa-elkarteetan emango dira.
b) R ikastaroak Iraleko irakastegietan emango dira.
2.– Toki hauetan emango dira lanorduz kanpoko ikastaroak:
A eta E ikastaroak HABEk izendatzen dituen ikasketa-elkarteetan emango dira.
7. artikulua.– Ikastaro amaierako azterketak.
Jarraian zehazten diren azterketak egin beharko dituzte ikastaro hauetan onartu diren pertsonek, ikastaroa amaitu eta gero:
1.– U2 eta 3000 ikastaroak amaituta, 1.HEko azterketa egin beharko dute.
2.– U3 eta 5000 ikastaroak amaituta, 2.HEko edo HLEAko azterketa egin beharko dute.
3.– 4000 ikastaroa amaituta, HLEAko azterketa egin beharko dute ikastetxe publikoetako Hezkuntza Bereziko lan-kontratudun hezitzaileek.
8. artikulua.– A eta E ikastaroak, doakotasun-baldintzak, nahitaezko gutxieneko bertaratzea eta gutxieneko hori ez betetzearen ondorioak prezioa ordaintzean.
1.– Udako A eta E ikastaroetan, % 80koa da nahitaezko gutxieneko bertaratzea, eta, ikasturtean zehar egiten diren ikastaroetan, % 75ekoa.
2.– Nahitaezko gutxieneko bertaratzea betetzen bada, ikaslearentzat doan izango da ikastaroa egitea.
3.– Nahitaezko gutxieneko bertaratzea betetzen ez bada, ikastaroaren kostuaren % 50 ordaindu beharko du ikasleak. Ikasleari ordaintzea dagokion zatia ikasle horrek parte hartzen duen Irale programako hurrengo A edo E ikastaroan ordaindu beharko du.
II. KAPITULUA
ESKAINITAKO PLAZAK ESLEITZEKO PROZEDURA
9. artikulua.– Ikastaroen hartzaileak.
Deialdi honetan jasotzen diren baldintzak eta eskakizunak betez gero, orokorrak edo ikastaroari berariaz dagozkionak, talde hauen parte diren pertsonek eska ditzakete ikastaroak, zeinak I. eranskinean «X» batez zehazten baitira talde bakoitzarentzat:
1.– Ikastetxe publikoetako irakasleak eta Hezkuntza Bereziko hezitzaileak.
2.– Itunpeko ikastetxe pribatuetako irakasleak, Hezkuntza Bereziko lan-kontratudun hezitzaileak eta 0-3 bitarteko haurren irakasle edo hezitzaileak.
3.– Hezkuntza Saileko Hezkuntza Ikuskaritzako eta irakaskuntzaren laguntza-zerbitzuetako langileak.
4.– Haurreskolak Partzuergoko hezitzaileak.
10. artikulua.– Parte hartzeko eskakizunak.
1.– Ikastaro horiek egin nahi dituenak, I. eranskinean ikastaro bakoitzerako adierazitako taldekoa izateaz gain, 2022-2023 ikasturtean, deialdi honetako eskabide-epea ireki baino lehen, gutxienez egun batez lan egindakoa izan behar du. Lan hori bat etorri beharko da deialdi honetan parte hartzen duen langileen taldeari esleitutako lanarekin.
2.– R ikastaroa lortu eta egin ahal izateko, aurrekoaz gain, eskakizun hauek ere bete beharko dira:
a) Kasuaren arabera, ikastetxeko zuzendaritzaren, laguntza-zerbitzuaren edo Hezkuntza Ikuskaritzaren baimena izatea.
b) Hezkuntza Saileko bitarteko langileek eta aldi baterako lan-kontratudun langileek plaza lortu ahal izango dute, baldin eta ikasturte osoko lanpostu bat esleitzen bazaie 2020ko ekainaren 1eko Aginduak arautzen duen Ikasturtearen Hasierako Esleipen-Prozeduran (EHAA, 2020-06-10).
c) Ikastetxeetako langileek plaza lortu ahal izango dute baldin eta lanpostu horretan ordezkotza bermatzen bada.
d) Aurretik R ikastaro bera ez egin izana.
e) Deialdia argitaratzen denerako egiaztatua izatea 2.HE, C1 edo baliokidea, edo enplegu publikorako hautaketa- eta betetze-prozeduretarako apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuan aurreikusitako salbueste-egoera.
Ikastaroan hasi aurretik egiaztatuko da b) eta c) baldintzak betetzen direla.
3.– U2, U3, 3000, 4000 eta 5000 ikastaroak egin ahal izateko, 1. puntuan adierazitakoez gain, honako hauek ere bete beharko dira:
a) Kasuaren arabera, ikastetxeko zuzendaritzaren, laguntza-zerbitzuaren edo Hezkuntza Ikuskaritzaren baimena izatea.
b) Hezkuntza Saileko bitarteko langileek eta aldi baterako lan-kontratudun langileek plaza lortu ahal izango dute, baldin eta ikasturte osoko lanpostu bat esleitzen bazaie 2020ko ekainaren 1eko Aginduak arautzen duen Ikasturtearen Hasierako Esleipen-Prozeduran (EHAA, 2020-06-10).
c) Ikastetxeetako langileek plaza lortu ahal izango dute baldin eta lanpostu horretan ordezkotza bermatzen bada.
d) 4. artikuluan ezarritako gehieneko ordutegi-liberazioko epeak ez gainditzea.
e) U2 ikastarorako, beharrezkoa izango da, gainera, III. eranskinean aipatutako sarrera-proba gainditzea.
f) U3 ikastarorako, beharrezkoa izango da deialdia argitaratzen denerako egiaztatua izatea 1.HE edo baliokidea, edo enplegu publikorako hautaketa- eta betetze-prozeduretarako apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuan aurreikusitako salbueste-egoera. Nolanahi ere, U2 ikastaroa egiteko liberatua dagoenak U3 ikastarorako eskabidea egiteko aukera izango du (paperean, aplikazioan ezin izango baitu), nahiz eta eskabidea egiteko momentuan 1.HE egiaztatuta ez izan.
g) 3000 ikastarorako, beharrezkoa izango da III. eranskinean aipatutako sarrera-proba gainditzea.
h) 4000 ikastarorako, Hezkuntza Bereziko hezitzaileek deialdia argitaratzen den egunerako egiaztatua izan beharko dute 1.HE edo baliokidea, edo enplegu publikorako hautaketa- eta betetze-prozeduretarako apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuan aurreikusitako salbueste-egoera.
i) 5000 ikastarorako, beharrezkoa izango da deialdia argitaratzen denerako egiaztatua izatea 1.HE edo baliokidea, edo enplegu publikorako hautaketa- eta betetze-prozeduretarako apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuan aurreikusitako salbueste-egoera.
Ikastaroan hasi aurretik egiaztatuko da b) eta c) baldintzak betetzen direla.
4.– Lanorduz kanpo eskaintzen diren A eta E ikastaroak egiteko, 1. apartatuan zehaztuaz gain, beharrezkoa izango da 5. artikuluan ezarritako gehieneko orduak ez gainditzea.
11. artikulua.– Eskabideak aurkeztea.
1.– Eskabideak (VIII. eranskina) aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
2.– Eskabideak non eta nola aurkeztu:
a) Funtzionarioek:
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 14.2.e) artikuluaren arabera, eskabideak, eta horiekin aurkeztu beharreko dokumentazioa, soilik baliabide elektronikoak erabilita aurkeztuko dituzte, helbide honetan:
https://www.hezigunea.euskadi.eus > izapideak langileen sailarekin > irale ikastaroak
b) Itunpeko ikastetxe pribatuetako langileek:
Eskabideak, eta horiekin aurkeztu beharreko dokumentazioa, aurrez aurre aurkeztu ahalko dituzte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren lurralde-ordezkaritzetan zein Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16. artikuluan zehaztutako erregistroetako edozeinetan; edo, baliabide elektronikoak erabilita, helbide honetan:
https://www.hezigunea.euskadi.eus > izapideak langileen sailarekin > irale ikastaroak
12. artikulua.– Eskabideez gain aurkeztu beharreko dokumentazioa.
1.– R300 ikastaroa eskatzeko, eskatzaileek galdetegi bat bete beharko dute (IV. eranskina) eskabidea egiteko unean, adierazteko euskarazko komunikazio-konpetentziaren zer arlotan hobetu nahi duten.
2.– R400, R600 eta R900 ikastaroak eskatzeko:
a) Eskabideaz gain, ikastaroan garatu beharreko proiektuaren memoria labur bat aurkeztu beharko da Hezkuntza Ordezkaritzan, banaka edo taldean. Memoria labur horiek prestatu ahal izateko, Iralek horrexetarako diseinatutako gidak eskuratu ahal izango dira Hezkuntza Sailaren web-orrian: https://www.euskadi.eus/hezkuntza-euskara.
Proiektuaren memoria aurkezteko azken eguna Hezkuntza Sailaren web-orrian argitaratuko da.
R400, R600 eta R900 ikastaroetako proiektua egitean, beste egile batzuen testuak, irudiak eta beste erabili nahi izanez gero, ikasleak izango du dagozkion baimenak eskuratzeko ardura. Baimenak eskuratuta izan beharko ditu proiektuaren txostena aurkezten duenerako.
R400 ikastaroa eskatzen duenak konpromisoa hartzen du ikastaroan sortutako lana EIMAra bidaltzeko ikastaroa amaitu baino lehen, egokitasuna onesteko. Esteka honen bitartez bidali beharko du:
https://www.euskadi.eus/eima-euskal-ikasalen-kalitatea/web01-a2heusk/es/
b) R400, R600 eta R900 ikastaroetan eskatzaileak onartu ahal izateko, nahitaezkoa izango da haien ikastetxeak betetako dokumentu bat eranstea (V., VI. eta VII. eranskinak). Dokumentu horren bidez, ikastetxeek adieraziko dute ikastaro horiek lantzeak ikastetxearen beraren premiei erantzuten diela, eta ikastaroa bat datorrela ikastetxeko hezkuntza- edo hizkuntza-proiektuarekin.
13. artikulua.– Eskabideak zuzentzea.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, eskabidean edo harekin batera aurkeztutako dokumentazioan (halakorik aurkeztu bada) forma-akatsak edo omisioak atzemanez gero, interesdunari jakinaraziko zaio gehienez 10 egun balioduneko epea duela akatsa zuzendu edo falta den agiria ekartzeko. Ohartaraziko zaio, halaber, hala egin ezean, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, ebazpena aipatutako legearen 21. artikuluan aurreikusitako baldintzetan eman aurretik.
14. artikulua.– Plazak esleitzeko irizpideak.
1.– R ikastaroetako plazak esleitzean, arau hauei jarraituko zaie:
a) Inori ezingo zaio esleitu R ikastaro bat baino gehiago.
b) Hurrenkera honetan esleituko dira plazak: R900, R600, R400 eta, azkenik, R300.
c) Lehentasun-hurrenkera hau ezarriko da eskatzaileen artean: lehenenik, karrerako funtzionarioak zein langile finkoak, eta, bigarrenik, bitarteko funtzionarioak zein aldi baterako langileak.
d) Ikastaro bakoitzean, lehentasunezko irizpide hauen arabera egingo da esleipena, hurrenkera honetan:
Euskara-eskolak ematen dituztenak edo eskolak euskaraz ematen dituztenak.
Gaztelania-eskolak edo atzerriko hizkuntza batekoak ematen dituztenak.
R ikastaro gutxiago egin dituztenak.
Ondoren, hurrenkera honetan esleituko dira 2023an duten adinaren arabera: 56 urte edo gutxiago, 57 urte, 58 urte eta horrela hurrenez hurren, plazak agortu arte.
Lehenago 2.HE, C1 edo baliokidea, edo enplegu publikorako hautaketa- eta betetze-prozeduretarako apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuan aurreikusitako salbueste-egoera lortu izana lehenetsiko da.
e) R400 ikastaroan, aurreko d) hizkian adierazitako irizpideak baino lehen, jarraian adierazitako lehentasun-hurrenkera hau aplikatuko da ikastaroan garatuko den proiektuaren arloaren arabera:
Lanbide Heziketa.
Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan, Hezkuntza Sailaren lehentasun-ildoen baitako «Euskara: gaitasuna eta erabilera» ataleko ekimen eta zereginekin lotutako materialak.
Batxilergoan eta DBHn, euskarazko material gutxi duten irakasgaiak.
Euskal kulturarekin lotura duten eskola-materialak.
Hezkuntzako web-orrian argitaratuko da lehentasunezko arloen zerrenda (https://www.euskadi.eus/hezkuntza-euskara):
Lanbide Heziketako lehentasunezko arloen zerrenda.
«Euskara: gaitasuna eta erabilera» ataleko lan-ildoen zerrenda.
Irakasgai eta arlo bakoitzean, memoriaren balorazioan lortutako puntuazio onenaren hurrenkerari jarraikiz esleituko dira plazak.
f) R600 eta R900 ikastaroen kasuan, lehentasun-irizpide hau ezarriko da: eskatzaileak ikasturte osoko plaza izatea 2023-2024 ikasturterako baimena eman zuen ikastetxean.
Lehentasuna emango zaie ikastetxeko edo mintegietako proiektuei, eta taldeak bultzatu edo babestutako proiektu bat garatzeari.
2.– U ikastaroetako plazak eta 3000, 4000 eta 5000 ikastaroetakoak esleitzean, arau hauei jarraituko zaie:
Lehenik, aurreko ikasturtean U2 ikastaroa egin dutenei esleituko zaizkie U3 eta U2 ikastaroetako plazak.
3.– Eskabideak aurkeztu diren hurrenkeraren arabera esleituko dira gainerako ikastaroen plazak (A eta E), harik eta dauden plazak amaitu arte.
15. artikulua.– R400, R600 eta R900 ikastaroetarako memoriaren balorazioa.
1.– Aipatutako ikastaroetarako aurkeztu behar diren memoriak 0 eta 10 puntu artean baloratuko ditu 16. artikuluan jasotzen den balorazio-batzordeak. Baremazio-atal bakoitzean gehieneko puntuazioaren erdia gutxienez eskuratu duten memoriak baino ez dira onartuko.
2.– Batzorde horrek irizpide eta baremo hauen arabera emango ditu puntuak ikastaro bakoitzean:
a) R400 ikastaroko memoria baloratzeko:
Hizkuntzaren gutxieneko kalitatea (zuzentasuna, egokitasuna...): 3 puntu.
Lanaren deskripzioaren zehaztasuna eta egingarritasuna: 4 puntu.
Proiektuaren aplikagarritasuna: irakaskuntza-sistemaren curriculumeko premiei bete-betean erantzuten dien ala ez, eta IKTen erabilera indartzen duen ala ez: 3 puntu.
b) R600 ikastaroko memoria baloratzeko:
Lanaren deskripzioaren zehaztasuna: 4 puntu.
Proiektuaren aplikagarritasuna eta ezartzeko modua: curriculumaren euskal dimentsioa irakaskuntza-arloan edota ikastetxean berariaz lantzen duen ala ez, eta IKTen erabilera indartzen duen ala ez: 4 puntu.
Hizkuntzaren gutxieneko kalitatea (zuzentasuna, egokitasuna...): 2 puntu.
c) R900 ikastaroko memoria baloratzeko:
Lanaren deskripzioaren zehaztasuna: 4 puntu.
Proiektuaren aplikagarritasuna eta ezartzeko modua: euskarazko ahozko adierazkortasuna eta elkarrekintza irakaskuntzan edota ikaskuntzan berariaz lantzen duen ala ez, eta IKTen erabilera indartzen duen ala ez: 4 puntu.
Hizkuntzaren gutxieneko kalitatea (zuzentasuna, egokitasuna...): 2 puntu.
16. artikulua.– Balorazio-batzordea.
Honela osatuko da R400, R600 eta R900 ikastaroetako memorien balorazio-batzordea:
– Batzordeburua: Amaia Agirre Pinedo Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendaria edo haren ordezkoa.
– Joseba Ibarretxe Berritzegune Nagusiko koordinatzailea edo haren ordezkoa.
– Ordezkari bat Iraleren irakaskuntza-zentro bakoitzetik: Amaia Angulo, Dolaretxeko Iraletik; Maite Ruiz de Egino, Artazugoikoko Iraletik; Amaia Artola, Donostiako Iraletik; Ane Sarasketa, Eibarko Iraletik, eta Josune Erauskin, Gasteizko Iraletik.
– Idazkaria: Izaskun Kuartango Euskara Zerbitzuko irale programaren arduraduna edo haren ordezkoa.
17. artikulua.– Prozeduran parte hartzeko eskabideak ez onartzeko ebazpena.
1.– Hezkuntzako lurralde-ordezkari bakoitzak ebazpena emango du prozeduran onartu ez diren eskabideen zerrenda ontzat emateko; bertan adieraziko du, halaber, eskabidea ze ikastarotarako ez den onartu eta zein diren ez-onartzearen arrazoi zehatzak, eskakizunak ez betetzeak edo eskabidea behar bezala ez aurkezteak eraginda.
Epean aurkeztu diren eta eskabide onartu gabeen zerrendan agertzen ez diren eskabideak prozeduran onartu direla ulertuko da.
2.– Hezkuntza Sailaren web-orrian (https://www.euskadi.eus/hezkuntza-euskara/) argitaratuko da prozeduran parte hartzeko onartu ez diren eskabideen zerrenda. Jarraian adierazitako ikastaroak egiteko datak ere bertan zehaztuko dira:
a) A eta E ikastaroak egiteko.
b) Karrerako funtzionarioek eta itunpeko ikastetxeetako irakasleek U eta R ikastaroak egiteko.
c) Karrerako funtzionarioek eta itunpeko ikastetxeetako irakasleek 3000, 4000 eta 5000 ikastaroak egiteko.
d) Bitarteko funtzionarioek U ikastaroak eta R ikastaroko lehenengo txanda egiteko.
e) Bitarteko funtzionarioek R ikastaroko bigarren txanda eta 3000, 4000 eta 5000 ikastaroak egiteko.
3.– Prozeduran ez onartua izatearen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ez onartzeko ebazpenaren argitalpena jakinarazten den egunetik hasita.
18. artikulua.– Plazen behin-behineko esleipenen ebazpena.
1.– Hezkuntzako lurralde-ordezkari bakoitzak ebazpena emango du ikastaro bakoitzeko plazen esleipenen behin-behineko zerrendak ontzat emateko.
Ebazpen horretan berariaz jasoko da bitarteko irakasleei plazak esleitu ahal izateko, ezinbestekoa izango dela ikasturte osorako izendapena lortzea.
2.– Hezkuntza Sailaren web-orrian argitaratuko dira zerrendak (https://www.euskadi.eus/hezkuntza-euskara/). Zehazki, zerrenda hauek argitaratuko dira:
a) A eta E ikastaroak egiteko.
b) Karrerako funtzionarioek eta itunpeko ikastetxeetako irakasleek U eta R ikastaroak egiteko.
c) Karrerako funtzionarioek eta itunpeko ikastetxeetako irakasleek 3000, 4000 eta 5000 ikastaroak egiteko.
d) Bitarteko funtzionarioek eta aldi baterako langileek U ikastaroak eta R ikastaroko lehenengo txanda egiteko.
e) Bitarteko funtzionarioek R ikastaroko bigarren txanda eta 3000, 4000 eta 5000 ikastaroak egiteko.
3.– Ebazpen horren aurka, erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute interesdunek lau eguneko epean, argitaratzen denetik aurrera.
Idatziz aurkeztuko zaizkio erreklamazioak Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Lurralde Burutzari, posta elektronikoz nahiz ohiko postaz.
19. artikulua.– Behin-behinean esleitutako plazari uko egitea.
1.– Aurreko artikuluan zehaztutako 4 eguneko epean plazaren behin-behineko esleipena lortu dutenek uko egin diezaiokete plazari.
2.– Idatziz aurkeztuko zaio uko-egitea Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Lurralde Burutzari, posta elektronikoz nahiz ohiko postaz.
20. artikulua.– Plazen behin betiko esleipenen ebazpena eta erreserba-zerrenda.
1.– Hezkuntzako lurralde-ordezkari bakoitzak ebazpena emango du ikastaro bakoitzeko plazen esleipenen behin betiko zerrendak ontzat emateko.
Ebazpen horretan berariaz jasoko da bitarteko irakasleei eta aldi baterako langileei plazak esleitu ahal izateko, ezinbestekoa izango dela ikasturte osorako izendapena lortzea eta deialdi honetan ikastaro bakoitzerako zehaztutako baldintzak betetzea.
2.– Hezkuntza Sailaren web-orrian argitaratuko dira zerrendak: (https://www.euskadi.eus/hezkuntza-euskara/). Zehazki, zerrenda hauek argitaratuko dira:
a) A eta E ikastaroak egiteko.
b) Karrerako funtzionarioek eta itunpeko ikastetxeetako irakasleek U eta R ikastaroak egiteko.
c) Karrerako funtzionarioek eta itunpeko ikastetxeetako irakasleek 3000, 4000 eta 5000 ikastaroak egiteko.
d) Bitarteko funtzionarioek eta aldi baterako langileek U ikastaroak eta R ikastaroko lehenengo txanda egiteko.
e) Bitarteko funtzionarioek R ikastaroko bigarren txanda eta 3000, 4000 eta 5000 ikastaroak egiteko.
3.– Ebazpen horrek barne hartuko du ikastaro bakoitzerako erreserba-zerrenden onarpena. Baldin eta, ikastaroa hasi baino lehen, plazaren esleipendun gertatu den pertsona batek baja ematen badu, erreserba-zerrendarekin esleituko da plaza hori.
4.– Behin betiko ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, argitaratzen denetik aurrera.
21. artikulua.– Gehieneko liberazio-aldiari eragiten dion ikastaroari uko egitea mediku-bajagatik.
1.– Zenbait ikastarotan, pertsonak ordutegiaren gehieneko liberazio-aldiak ez gainditzearen mende dago parte-hartzea; bada, kasu horietan, mediku-bajagatik ikastaroari uko eginez gero ikastaroa gauzatzen ari den datetan, ikastaroaren esleipena ez da zenbatuko 6. artikuluan aipatzen den ordutegiaren gehieneko liberazio-aldiaren ondorioetarako.
2.– Aurreko 1. apartatuan xedatutakoa aplikatu ahal izateko, arau hauek bete beharko dira:
a) Interesdunak mediku-bajagatiko uko-egite eskabidea aurkeztea bere lantokiari dagokion lurralde-ordezkaritzako Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Unitatean. Laneko bajaren mediku-agiriak erantsiko zaizkio eskabide horri.
b) Baja gertatzen den ikasturtean aurkeztu beharko da eskabidea, eta, betiere, ikastaroa amaitzeko zehaztutako eguna baino lehen edo, 1.HE eta 2.HE ikastaroen kasuan, azterketetarako zehaztutako eguna baino lehen.
3.– Ikastaroa esleitzeak ez dezan eraginik izan gehieneko liberazio-aldiaren zenbaketan, eskakizun hauek ere bete beharko dira:
a) Irale programaren barnean, behin baino ez zaio onartuko pertsona bakoitzari ikastaroa ez zenbatzea gehieneko liberazio-aldiaren ondorioetarako.
b) Osasun Ikuskaritzak ontzat eman behar du mediku-baja.
c) U2 edo U3 ikastaroetan, baja-aldia 60 eta 109 eskola-egun bitartekoa bada, soilik eskatu ahal izango da urte erdiko liberazio-aldia ez zenbatzea. Baja-aldia gutxienez 110 eskola-egunekoa bada, onartuko zaio ikastaro osoa ez zenbatzea, eta aukera emango zaio ikastaroa hurrengo deialdian egiteko.
d) 3000, 4000 eta 5000 ikastaroetan, baja-aldia gutxienez 30 eskola-egunekoa izan beharko da ikastaroa ez zenbatzea onartzeko.
e) R ikastaroetan, baja-aldiak eskola-egunen % 40 gutxienez hartu beharko du ikastaroa ez zenbatzea onartzeko.
f) Sailak ez dio ez zenbatzea onartuko ikastaro amaieran dagokion maila edo hizkuntza-eskakizuna gainditu duen inori, nahiz eta ez zenbatua izateko eskakizun guztiak bete.
4.– Gehieneko liberazio-aldiaren ondorioetarako ikastaroa ez zenbatzeak berarekin dakar hurrengo ikasturtean liberatua izateko lehentasuna galtzea.
22. artikulua.– HABEk izendatutako ikasketa-elkarteetan emandako ikastaroetan matrikulatzea.
1.– Jarraian adierazitakoaren arabera egingo dute matrikula ikasketa-elkarte batean emango diren ikastaroetan plaza eskuratu dutenek:
a) Hautatutako ikastaroaren arabera, plaza lortu dutenek https://www.hezigunea.euskadi.eus web-orrian izango dute eskura ikasketa-elkarteen zerrenda, bertatik aukeratu ahal izateko.
b) Plaza esleitu zaienei matrikula-fitxa bana bidaliko die Hezkuntza Sailak, esleipendunak, bidalketa horretan zehazten den epean, matrikula egin dezan ikasketa-elkartean. Hezkuntza Sailaren web-orrian argitaratuko dira datak:
Udako ikastaroetarako fitxa bidaltzea.
Ikasturtean zehar egiteko ikastaroetarako fitxa bidaltzea.
c) Pertsona bakoitzak Hezkuntza Sailak emandako matrikula-fitxa aurkeztuko du aukeratutako ikasketa-elkartean. Onartzen badute, ikastetxe horretan matrikulatua geldituko da.
d) Baldin eta esleipendunak, Hezkuntza Sailaren web-orrian zehaztutako bidaltze-datatik bost eguneko epean, matrikula-fitxarik jasotzen ez badu, dagokion Hezkuntzako Ordezkaritzako Euskara Atalera jo beharko du.
23. artikulua.– Datu pertsonalen babesa.
Datu pertsonalak tratatu eta izen honetako tratamenduari dagokion jardueran sartuko dira. Irakasleen prestakuntza.
– Arduraduna: Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.
– Helburua: Irakasleen prestakuntzarako jarduerak. Irakasleen hizkuntza-gaikuntza, Irale programa. Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Plana (Prest Gara Plana). Jardueren jarraipena.
– Legitimazioa:
• Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.
– Hartzaileak:
• Autonomia Erkidegoko beste organo batzuk.
• Euskaltegiak, buletina, HABE.
– Eskubideak: eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.
– Informazio gehigarria: gure web-orrian kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehaztua:
https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/050300-capa2-eu.shtml
Araudia:
• Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/normativa_dpd/eu_def/adjuntos/RGPD-2016_0679_eu.pdf)
• 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf)
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honek EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 3a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.