Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2023ko apirilaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1848

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 27koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena. Honen bidez, eman eta ukatu egiten dira 2022ko ekitaldian agindu honen babesean eskatutako laguntzak: 2022ko uztailaren 27ko Agindua, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira 2022rako nekazaritzako, abeltzaintzako eta basogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsio handietarako laguntzen deialdiaren oinarriak (2022ko Handitu Programa).

Aztertu dira Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko uztailaren 27ko Aginduaren babesean aurkeztutako dirulaguntza-eskaerak. Agindu horren bidez, 2022ko ekitaldirako deialdia egiten da nekazaritzako, abeltzaintzako eta basogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsio handietarako laguntzetarako (Handitu 2022 programa). Ebazpen honen (1) eranskinean daude zerrendatuta, bai eta haiekin batera aurkeztutako agiriak ere. Eranskin horretan daude zehaztuta eskabide horien espediente-zenbakiak.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamendua landa-garapenari Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidez laguntzeari buruzkoa da, eta berak ezartzen ditu Europar Batasunak Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) finantzatutako landa-garapenerako laguntza arautzeko arau orokorrak. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, 2015-2020 epealdirako Landa Garapenerako Programa onartu da Batzordearen 2015eko maiatzaren 26ko C (2015) 3479 Erabakiaren bidez, neurri horiek garatzeko.

Aintzat hartu da Balorazio-batzordeak egindako ebazpen-proposamena. Batzorde hori deialdi-aginduaren 10.2. oinarria aplikatuta eratu zen, eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak 2022ko urriaren 20an emandako Ebazpenaren bidez izendatu zen.

Balorazio-batzordeak, ebazpen-proposamena egiteko, aintzat hartu ditu Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko uztailaren 27ko Aginduan ezarritako balorazio- eta hautaketa-irizpide objektiboak.

Lehen azaldutakoa kontuan hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen (1) eranskinean zerrendatutako eskatzaileei ematea nekazaritzako, abeltzaintzako eta basogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsio handietarako (Handitu 2022 programa) laguntzak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko uztailaren 27ko Aginduan jasotakoen artetik. Eranskin horretan daude zehaztuta diruz lagun daitekeen inbertsioaren edo gastuaren zenbatekoa eta zuzeneko laguntza gisa diruz lagundutako kopurua. Guztizko zenbatekoa 15.664.133,96 eurokoa da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuen kargura finantzatu da, aipatutako aginduaren II., III. eta IV. kapituluetan.

Bigarrena.– Inbertsioak egiteko epea ordainketa-kreditua edo konpromisoa eman den aurrekontu-ekitaldian amaituko da, eta, hala badagokio, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko uztailaren 27ko Aginduaren hamazazpigarren oinarrian ezarritako gehieneko epean luzatuko dira.

Enpresak aurkeztutako inbertsio-egutegiaren arabera eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko uztailaren 27ko Aginduak ezarritakoari jarraiki ordainduko da dirulaguntza.

Luzapena deialdi-aginduaren I. eranskineko 17.5 oinarrian ezarritakoaren arabera eskatu ahal izango da, emandako laguntzaren xede den inbertsioaren gauzatzea amaituta egon behar duen eguna baino lehen.

Aurkeztu den eta dirulaguntza eman zitzaion inbertsio-proiektuan aldaketaren bat eginez gero, onuradunak Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari jakinarazi beharko dio, behar bezala justifikatuta, inbertsioak gauzatu baino lehen, eta gehienez ere 3 hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera.

Inbertsioak ez badira egiten gehieneko epeen barruan, ez eta epeen luzapenean ere, edo inbertsioa egin izana egiaztatzeko agiriak epe barruan aurkezten ez badira, aurreko apartatuetan ezarritako dirulaguntza hartzeko eskubidea galduko dute onuradunek, eta, hala badagokio, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko uztailaren 27ko Aginduaren hamaseigarren oinarrian xedatutako itzulera-prozedura jarriko da abian.

Hirugarrena.– Onuradunek Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko uztailaren 27ko Aginduaren hamahirugarren oinarrian jasotako betebeharrak bete beharko dituzte, eta, bereziki, honako hauek betetzeari buruzkoak:

– Dirulaguntzak emateko Estatuko eta Europar Batasuneko arauak.

– Dirulaguntza kobratzeko beharrezkoak diren baldintzak eta justifikazioak.

– Diruz lagundutako jarduketen kontabilitate bereizia edo erraz identifika daitezkeen kode espezifikoak dituen kontabilitatea eramateko betebeharra.

– Jasotako funtsen aplikazioa justifikatzen duten dokumentuak gordetzeko betebeharra, dokumentu elektronikoak barne, auditoretza-pista emanez, egiaztapen- eta kontrol-jarduketen xede izan daitezkeen heinean, gutxienez 5 urtez, azken ordainketa jasotzen denetik zenbatzen hasita.

– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, jasotako laguntzen zertarakoa eta laguntzen xedeak betetzen direla fiskalizatzeko dituzten eginkizunak betez, beharrezkotzat jotzen dituzten kontrolak egitean informazioa emateko betebeharra.

– Dirulaguntzaren xede diren inbertsioei buruzko informazioari eta publizitateari buruzko betebeharrak.

– Ekipamendu informatikoen kasuan, onuradunari azken ordainketa egin eta hurrengo 5 urteetan gutxienez inbertsio aktiboei eusteko betebeharra; gainerako ondasun higigarrien kasuan, ordainketa osoa egin eta hurrengo 7 urteetan. Ondasun higiezinen kasuan, 10 urtez Jabetza Erregistroan inskribatu zirenetik, eta epe horretan ezin izango dira ez besterendu, ez amortizatu, eta ezin izango dira erabili diruz lagundu ziren helburuetarako ez beste batzuetarako.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio-bidea amaitzen, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 121. eta 122. artikuluetan zehaztutakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 27a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala