73. zk., 2023ko apirilaren 18a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 1 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1838
1080/2023 EBAZPENA, martxoaren 6koa, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Roberto Víctor Fernández Hermida jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko Oftalmologiako Atal Sanitarioko buru (Betzuloko Patologia) izendatzen den aldi baterako, lau urte luzagarriz.
Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentearen ekainaren 7ko 1286/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Oftalmologiako Atal Sanitarioko buru (Betzuloko Patologia) izeneko lanpostua betetzeko lehiaketa-sistemaren bidez. (2021eko abenduaren 1eko EHAA 239 zk. eta 2021eko abenduaren 11ko BOE 296 zk.).
Epaimahaiak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Roberto Víctor Fernández Hermida jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetzako Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Oftalmologiako Atal Sanitarioko Buru (Betzuloko Patologia).
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Roberto Víctor Fernández Hermida jauna Osakidetzako Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Oftalmologiako Atal Sanitarioko Buru (Betzuloko Patologia) izendatzea aldi baterako.
Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2023ko martxoaren 13a.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ezpada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazotzen dela eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunei eta Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Zuzendaritzari.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Barakaldo, 2023ko martxoaren 6a.
Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentea,
MARIA LUZ MARQUES GONZALEZ.