Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2022ko abenduaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5342

AGINDUA, 2022ko azaroaren 30ekoa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez xedatzen baita Mercedes Iruarrizaga Sagredo andrea Arabako Espetxeko Kudeaketa Zuzendariordetzako Kudeaketako zuzendariorde kargutik kentzea (IP8356 kodea, 1. dotazioa).

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Mercedes Iruarrizaga Sagredo andrea Arabako Espetxeko Kudeaketa Zuzendariordetzako izendapen askeko lanpostutik kentzea (kodea: IP8356; dotazioa: 1), eta egin duen lanarengatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargu-uzteak 2022ko azaroaren 30etik aurrera izango ditu ondorioak, eta egun hori izango da izendapen askeko lanpostuan zerbitzuak emateko azken eguna.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio agindu hau eman duen organoari, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 30a.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.


Azterketa dokumentala