Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2021eko azaroaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
5751

AGINDUA, 2021eko urriaren 26koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez lehenengoz aldatzen baita 2019ko ekainaren 21eko Agindua, farmazia-eskualdeak zehaztu eta sailkatzekoa, eskualde bakoitza zer udalerrik osatzen duen adierazita.

Osasuneko sailburuaren 2019ko ekainaren 21eko Aginduaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko farmazia-eskualdeak zehazten eta sailkatzen dira, eskualde bakoitza zer udalerrik osatzen duen adierazita.

Agindu horren eranskineko C atalak Gipuzkoako Lurralde Historikoko farmazia-eskualdeak sailkatzen ditu. Atal horren barruan, Gipuzkoako C motako farmazia-eskualdeei dagokien beste bat dago, eta horien artean, 3.C.GA.05 kodearekin, Ordiziako farmazia-eskualdea.

Bada, 2019ko ekainaren 21eko Aginduaren arabera, farmazia-eskualdeak konfiguratu ondoren biztanleria-aldaketak izatearen ondorioz, aldaketa bat gertatu da farmazia-eskualde horretako udalerrietako biztanle-banaketaren proportzioetan. Aldaketa horiek, Ordiziako udalerriko biztanleriaren hazkundearekin batera, ondorio gisa dakarte gaur egun farmazia-eskualdeko biztanleriaren % 78 Ordiziako udalerrian biltzen dela.

Horregatik, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio Farmazeutikoari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 10. eta 11. artikuluetan ezarritakoa aplikatuz, Ordiziako farmazia-eskualdea «B» motako eskualde gisa sailkatu behar da, Gipuzkoako Lurralde Historikoa osatzen duten farmazia-eskualdeen artean.

Azaldutako guztiagatik, eta aipatutako ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 10.2 artikuluan xedatuarekin bat etorriz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Ordiziako farmazia-eskualdea 3.B2.GA.04 kodearekin sartzea 2019ko ekainaren 21eko Aginduaren eranskineko C ataleko (Gipuzkoako Lurralde Historikoa osatzen duten farmazia-eskualdeen sailkapena) B2 motako eskualdeen artean, honela:

(Ikus .PDF)

Bigarren artikulua.– 2019ko ekainaren 21eko Aginduaren eranskineko C ataleko (Gipuzkoako Lurralde Historikoa osatzen duten farmazia-eskualdeen sailkapena) C motako farmazia-eskualdeen zerrendatik ezabatzea Ordiziako farmazia-eskualdea.

Ondorioz, ezabatu egiten da 3.C.GA.05 kodea, orain arte Ordiziako farmazia-eskualdeari zegokiona; baina horrek ez du esan nahi aurretik C atalean izandako kodifikazioa eta ondorengoa aldatuko direnik, bere horretan jarraituko baitute, farmazia-antolamenduaren zereginetarako nahasmenik sor ez dadin.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 26a.

Osasuneko sailburua,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.


Azterketa dokumentala